(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapeneko Departamentuak hitzarmen bat sinatu du Fundagrorekin, nekazaritza sektorea sustatzeko asteazkena, 2011.eko apirilak 20


Gobernuak 264.580 euro jarriko ditu kalitatezko produktuak hedatzeko eta nekazarientzako informazio eta prestakuntza programetarako


Fundagrorekin hitzarmena sinatu dute

Landa Garapeneko Departamentuak eta Fundagrok hitzarmen bat sinatu dute. Ezker eskuin: Jose Maria Echeverria, Sanzberro kontseilaria eta Felix Bariain. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta Fundagro fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horri jarraiki, Nafarroako Gobernuak 264.580 euro jarriko ditu aurten, kalitatezko nekazaritza elikagaiak sustatzeko jardueretarako eta nekazariei gai hauen gaineko informazioa eta prestakuntza emateko: landa eremuaren dibertsifikazioa, eremu ureztagarrien garapena, ingurumen jarduerak eta nekazaritza enpresen zuzendaritza. Zenbateko hori baliatuko dute, baita ere, Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko jardunaldiak antolatzeko.

Fundagro fundazioa Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak (NNAE) sortu zuen 2002an, landa bizimodua duintzeko, nekazari eta abeltzainen profesionalizazioa sustatuz, eta erakunde publiko eta pribatuekin batera lan egiteko landa biztanleentzako jarduerak sustatzen.

Hitzarmena sinatu dute Jose Maria Echeverriak, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, eta Felix Bariainek, Fundagroko eta NNAEko presidenteak. Hori, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariaren, Begoña Sanzberro Iturririaren, aurrean.

Kalitatezko nekazaritza elikagaiak sustatzeari dagokionez, hitzarmenaren arabera sustatuko dituzte, batik bat, Nafarroako nekazaritza arloko produktu ezagunenak, kalitate zigiluak eta jatorrizko deiturak dituztenak; adibidez, Nafarroako zainzuria.

Alde horretatik, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta Fundagrok elkarrekin lan egingo dute Zainzuri Freskoaren Txapelketa antolatzeko. Txapelketa horretan, Nafarroako osoko jatetxeek zainzuria ardatz duten jakiak prestatzen dituzte. Halaber, "Nafarroako zaporeak" tailerrak antolatzen jarraituko dute, foru erkidegoko leku berezietan. Tailer horietan hainbat produktu eskaintzen dituzte dastatzeko, esaterako: zainzuri eta ardo nafarrak.

Gaur sinatu duten hitzarmenean honako hauek ere jaso dituzte:

-

Landa mundua dibertsifikatzeko jarduerak, besteak beste: nekazari profesionalak gaitzeko ikastaroak (aitzindari izan diren eta Nafarroara ekar daitezkeen esperientziak aztertuko dituzte), negozio berriak jartzeko inbertsiogileak bilatzea, eta nekazaritza azokak jartzea, nekazari eta abeltzainek beren produktuak saltzeko aukera izan dezaten, freskoak edo landuak.

-

Nafarroako eremu ureztagarriak garatzeko jarduerak: sektorea sentsibilizatzeko, babesteko eta prestatzeko ekintzak.

-

Ingurumenaren gestioari buruzko jardueren programa; ardatzak izango dira ehiza eta nekazaritza jarduerarekiko interakzioak.

-

Nekazaritza enpresen zuzendaritzari buruzko ikastaroa. Aurreikuspenen arabera, 15 lagunek parte hartuko dute eta langile taldeak zuzentzeko eta kontularitza eta marketina egiteko prestatuko dituzte.

- Nekazaritza Politika Bateratuaren 2011ko kanpainaren berritasunak aditzera emateko 20 informazio jardunaldi

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa