(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak Hezkuntza Departamentuari utzi dizkio Sarasateren urteurrena oroitzeko erakusketako bi biolin erraldoi asteazkena, 2011.eko apirilak 20


Biolin bat Hezkuntza Departamentuaren klaustro gainean jarriko dute eta bestea Musikaren Hirira eramango dute, obrak amaitzen dituztenean


Agintariak biolin erraldoiekin.

Arbizu, Corpas, Ezquieta, Catalan eta Escauriaza biolin erraldoiekin. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasek Pablo Sarasateren urteurrena oroitzeko erakusketarako egin zituzten eta Foru Gobernuarenak diren lau biolin erraldoietako bi eman dizkio Hezkuntza kontseilari Alberto Catalani.

Erakusketa Iruñeko Sarasate pasealekuan egin zuten, 2008ko abuztutik urrira, eta hamabost pieza jarri zituzten ikusgai; hamabost pieza horietako bi dira aipatu biolinak.

Biolinak emateko ekitaldira bertaratu dira egileetako bat, Patxi Ezquieta, eta Iruñeko kontserbatorioetako zuzendariak, Carmen Arbizu eta Julio Escauriaza.

Biolin bat Hezkuntza Departamentuaren klaustro gainean jarriko dute eta bestea Musikaren Hirira eramango dute, obrak amaitzen dituztenean.

Kultura eta Turismo Departamentuak herritarrek Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrenean parte har zezaten jarri zuen martxan ekimen hura, Iruñeko Udalarekin elkarlanean; hala, Sarasate pasealekuan hainbat artistak egindako hamabost biolin erraldoi jarri zituzten.

Hezkuntza Departamentuari emandako obretako bat Patxi Ezquietarena da.

Egileak hegoak jarri zizkion instrumentuari, Samotraziako Garaipenaren gogora ekartzeko. Hegoak beira zuntzarekin, poliesterrarekin eta margo akrilikoekin egin zituen.

Beste biolina Teresa Sarachok egindakoa da.

Artistak erabaki zuen biolina sevillar erara janztea, apain orrazi eta guzti.

Lanak aukeratzeko prozesua

Lehendabizi eskultura lehiaketa egin zuten, eredua aukeratzeko. Gero eredu hura eskalan egin zuten, artistek lan zezaten.

Ondoren, eskulturak landuko zituzten hamabost artista plastikoak aukeratu zituzten, irizpide hauei jarraiki:

joera artistiko desberdinak kontuan hartzea, artista berri eta ospetsuak aukeratzea, e.a. Azkenean, proiektua aurrera eramateko aukeratu zituzten Fermín Alvira, Javier Balda, Carlos Cenoz, Nerea de Diego, Patxi Ezquieta, Iñaki Lazkoz, Felix Ortega, Alicia Otaegui, Fernando Pagola, Joaquín Resano, Teresa Sabate, Pedro Salaberri, Sagrario San Martin, Teresa Saracho eta Juan Sukilbide.

Artistek moldatu zuten biolina Manuel Escartinek egin zuen; hark irabazi zuen, hain zuzen, Gobernuak eta Udalak maketa aukeratzeko antolatutako lehiaketa.

Guztira 48 autorek parte hartu zuten eta, irabazleak, Escartinek, 6.000 euroko saria jaso zuen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa