(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Antzinako Musika Jaialdien Europako Sarearen (REMA) buru izango da asteartea, 2011.eko apirilak 26


Dori Lopez Jurio, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, lehendakari izendatu dute


REMAk, Antzinako Musika Jaialdien Europako Sareak,  Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintzako Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Jurio erakundeko lehendakari izendatu du duela gutxi Parisen egindako batzarrean. Gobernuak Departamentu horren bidez antolatzen duen Lizarrako Antzinako Musikaren Astea REMAko kidea da 2006. urtetik.

REMA Ambronayn (Frantzia), 2000. urtean sortu zen sarea da, eta gaur egun, Europako 20 herrialdetako 60 kide baino gehiago ditu. Sarearen egoitza ofiziala Parisen dago eta antzinako musika sarea sustatzea, Europan zabaltzen laguntzea eta Antzinako Musika programak antolatzen dituzten erakundeei laguntzea da haren helburua.

Sareak ideia keta esperientziak trukatzeko aukera ematen die kideei, eta proiektuak eztabaidatzeko foru garrantzitsua da. EFAren (Europako Jaialdien Elkartea) kidea ere bada REMA. 

Elkarteak hiru bilera egiten ditu urtero, antzinako musikarekin zuzenean zerikusia duten gaiak eztabaidatzeko. Halaber, bi urtean behin, Europako showcase bat egiten du, antzinako musikaren arloan aritzen diren interprete gazteen talde berriak ezagutzera emateko.
 
REMAk bilera eta ekitaldiak ere antolatzeko ditu Europako beste kultura plataforma batzuekin. Horrela, kideek beste sare batzuetan parte har dezakete eta beste kide batzuekin elkar daitezke. Azkenik, Europako antzinako musika jaialdietara joaten den publikoaren bilakaerari buruzko azterketa bat ere argitaratzen du.

REMAk Frantziako Kultura Ministerioaren eta Europar Batasunaren diru-laguntzak jasotzen ditu.
 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa