Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroa Antzinako Musika Jaialdien Europako Sarearen (REMA) buru izango da
asteartea, 2011.eko apirilak 26
Dori Lopez Jurio, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, lehendakari izendatu dute
REMAk, Antzinako Musika Jaialdien Europako Sareak,
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintzako Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Jurio erakundeko lehendakari izendatu du duela gutxi Parisen egindako batzarrean. Gobernuak Departamentu horren bidez antolatzen duen Lizarrako Antzinako Musikaren Astea REMAko kidea da 2006. urtetik.
REMA Ambronayn (Frantzia), 2000. urtean sortu zen sarea da, eta gaur egun, Europako 20 herrialdetako 60 kide baino gehiago ditu. Sarearen egoitza ofiziala Parisen dago eta antzinako musika sarea sustatzea, Europan zabaltzen laguntzea eta Antzinako Musika programak antolatzen dituzten erakundeei laguntzea da haren helburua.
Sareak ideia keta esperientziak trukatzeko aukera ematen die kideei, eta proiektuak eztabaidatzeko foru garrantzitsua da. EFAren (Europako Jaialdien Elkartea) kidea ere bada REMA.
Elkarteak hiru bilera egiten ditu urtero, antzinako musikarekin zuzenean zerikusia duten gaiak eztabaidatzeko. Halaber, bi urtean behin, Europako showcase bat egiten du, antzinako musikaren arloan aritzen diren interprete gazteen talde berriak ezagutzera emateko.
REMAk bilera eta ekitaldiak ere antolatzeko ditu Europako beste kultura plataforma batzuekin. Horrela, kideek beste sare batzuetan parte har dezakete eta beste kide batzuekin elkar daitezke. Azkenik, Europako antzinako musika jaialdietara joaten den publikoaren bilakaerari buruzko azterketa bat ere argitaratzen du.
REMAk Frantziako Kultura Ministerioaren eta Europar Batasunaren diru-laguntzak jasotzen ditu.
Prentsa oharra:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen