(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak laguntzak emango dituela iragarri du, itundutako ikastetxeetan beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei laguntzeko asteartea, 2011.eko apirilak 26


Laguntza, guztira, 3,8 milioi euro izango da eta eskaera egiteko epea asteazken honetan amaituko da


Ikasle itsu bat Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean eskolak hartzen

Ikasle itsu bat Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean eskolak hartzen

Hezkuntza Departamentuak 3,8 milioi euroko laguntzak emango dizkie hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleei eskolak ematen dizkieten itundutako ikastetxeei 2011-2012 ikasturterako.

Laguntzak eskatzeko epea datorren asteazkenean amaitzen da, apirilaren 27an. Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura bidali behar dira.

Laguntzen helburua ikastetxeei giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak ematea da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo irakaskuntzako mailetan beharrizan bereziak dituzten ikasleei arreta emateko. Derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo irakaskuntzan, zeinu-mintzaira espainiarraren interpreteak eta ezintasun motorea duten ikasleentzako zaintzaileak kontratatzeko erabiliko dira laguntzak.

Deialdiaren arabera, hauek dira beharrizan espezifikoak dituzten ikasleak: ezintasun fisikoa, psikikoa, sentsoriala edo jokabidearen nahasmendu larria dutenak eta ohiko ikastetxe batean integratzeko eskolatuta daudenak.

Hortaz, laguntzak ezin izango dituzte jaso Hezkuntza Bereziko itundutako ikastetxe espezifikoek zein trantsizio unitateetan edo ikasketa plan bereziko unitateetan artatzen diren ikasleek, horiek kasuan kasuko hezkuntza itun espezifikoak dituztelako.

Horrez gain, laguntzak ez dira izango eskolan atzerapena duten ikasleen aniztasunari arreta emate aldera ikasketa planak eta neurriak egokitzeko, baliabide horiek ohiko itunean barne hartuta baitaude.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa