(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 280.000 euroko diru-laguntza eman du Tuterako Lourdes auzoko 122 etxebizitzaren energia-birgaikuntzarako asteazkena, 2011.eko apirilak 27


Laguntza hori Ecocity-Lourdes Renove energia-eraginkortasunerako eta -aurrezkirako proiektuan sartzen da


Roig eta Casado auzoko kide batzuekin.

Roig kontseilaria eta Casado Tuterako Lourdes auzoko kide batzuekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, Tuterako Udalarekin eta Erriberako hiriburuko Lourdes auzoko jabeen erkidegoekin lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur Ecocity-Lourdes Renove proiektura bildutako 122 etxebizitzaren isolamendu teknikoa hobetzeko. Proiektu horren bidez, energia-aurrezkiaren eta –efizientziaren arloko jardunak sustatu nahi dira.

Foru Gobernuak, zaharberritu beharreko etxebizitzen jabeei 280.000 euroko diru-laguntza emango die. Horren bidez, lehenengo eta behin, berogailu-eskaria murriztuko da eta horrek energia- eta ekonomia-aurrezkia eragingo du. Horrez gain, 50 urteko batez besteko antzinatasuna duten eraikinen kanpoko estetika aldatu ahal izango da. Tuterako Udala lankidetzan arituko da, diru-laguntzaren objektu diren jardunak gainbegiratuz, eta laguntza erkidego onuradunen artean eman eta banatuko du.

Hitzarmena hurrengo hauek sinatu dute: José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak; Luis Casado Oliver Tuterako alkateak; eta jabeen erkidegoetako presidente hauek: Begoña García Marqués, Susana Pérez Domínguez, Carmen Ruiz Sola, Javier Felipe Royo, Flora García Delgado, Jesús Alfredo Ortega, Calixto Ausejo Escribano eta Julia Mª Sánchez Jara.

Inguratzaile termikoetan egingo diren jardunen barruan, eraikin horien fatxadak eta teilatuak eraikuntzaren gaur egungo kode teknikora egokituko dira, isolatze termikoari dagokionez. Zehatz esanda, fatxadak kanpoaldetik isolatuko dira, leiho bikoitzak jarriko dira igorpen urriko eta eguzki-kontroleko beirekin, teilatuak berritu eta isolatuko dira eta behe-solairuetako etxebizitzak isolatuko dira. Inguratzaile termikoa zaharberrituko den atari gehienetan igogailuak jarriko dira oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta eraikineko instalazio orokorren zati bat berrituko da. Jardun horiek zortzi ataritan egingo dira: Rafael Delgado Garcés, 12 (18 etxebizitza), Rafael Delgado Garcés, 10 (18 etxebizitza), Rafael Delgado Garcés, 8 (18 etxebizitza), Rafael Delgado Garcés, 6 (18 etxebizitza), Manuel Robles Pintado, 5 (8 etxebizitza), Caparroso Paños, 11 (18 etxebizitza), Caparroso Paños, 3 (18 etxebizitza), Clemos Burgaleta, 3 (6 etxebizitza). Atari horretan ez da igogailua sartzen, eraikinak behe-solairua + 2 solairu baititu.

Diru-laguntza erkidego horietako etxebizitzen azaleraren modu proportzionalean banatuko da, eta ezin du gainditu energia-birgaitzearen kostuaren %22.

Energia berriztagarrien erabilera

Tuterako Lourdes auzoan 8.600 pertsona bizi dira eta 2.000 etxebizitza baino gehiago ditu. Isolamendu termikoaren arloko konponbideez gain, Ecocity - Lourdes Renove jardunean, 50eko eta 70eko hamarkaden artean eraikitako tipologia desberdinetako etxebizitzak barruan hartzen dituen horretan, berogailuan energia berriztagarriak erabiltzea aurreikusi da.

Energia-aurrezkiaren arloan Espainian dagoen araudiko betekizunak gainditzen dituzten etxebizitzen zaharberritze bakarra da Nafarroan. Horrez gain, Europako Batzordeko I+G Esparru Programetako funtsak dituen bakarra da.

Birgaikuntzak hiru lan-ildo ditu: isolamendu termikoa hobetzea, etxebizitzen inguratzaile termikoetan jardunak eginez berogailu-beharrizana murrizteko; instalazio termikoen energia-efizientzia hobetzea, 486 etxebizitzari zerbitzua ematen dion berogailu-instalazio zentralizatua eta horren banaketa-sareak berrituz; eta energia berriztagarriak erabiltzea berogailu zentralizatua berritzearen bidez. Jardun horretan, banaketa-sare osoa ordezteaz eta monitorizazio-osagaiak gehitzeaz gain, energia berriztagarriaren iturri berria gehituko da, biomasa. Horrek etxebizitza hauek eskatutako energiaren %80 ekoitziko du gutxi gorabehera; gainerako energia gasarekin sortuko da, eta, era berean, gas-galdaren sala osorik berrituko da. Gaur egun, biomasa-galdaren sala amaituta dago, eta maiatzaren 2tik aurrera, berogailu-zerbitzuak funtzionatzeari uzten dionean, etxebizitzen barruan zein gas-galdaren salan lanak hasiko dira. Sala horrek ez du gaur egungo kokapena aldatuko.

Lourdes Renove proiektuak Europako Concerto programaren barruko Ecocity proiektua osatzen du. Horretan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez; Tuterako Udalak; Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER); Centro Nacional Integrado de Formación en Energías Renovables (CENIFER) zentroak; Zabala aholkularitzak; Erriberako ORVE bulegoak eta Nasursak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa