(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko kardiologoek aorta-balbularen lehenengo inplante perkutaneoa egin dute asteazkena, 2011.eko apirilak 27


Teknika balbulen hertsadura duten pazienteen kasuan gomendatzen da, arrisku kirurgikoa dela-eta ezin baitzaie ebakuntza egin


Fernando Boneta eta Román Lezáun

Fernando Boneta NOGeko zuzendari kudeatzailea eta Román Lezáun NOGeko Bihotzaren Arloko zuzendaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Arloko kardiologoen ekipo batek aorta-balbularen lehenengo inplante perkutaneoa egin du oraintsu. Hala adierazi du gaur goizean prentsaurrekoan Román Lezáun Bihotzaren Arloko zuzendariak.

Teknika horretan, balbula kateter baten bidez inplantatzen da, izterrondotik kokapen zehatzera eramanda. Kasu honetan, pazienteari 1998an ebakuntza egin zioten eta balbula biologiko bat zuen kokapen aortikoan. Balbularen degenerazioa dela-eta bihotz-gutxiegitasun errefraktarioa zeukan eta horrek balbula berriz kokatzea eskatzen zuen. Hala ere, arrisku kirurgiko handia zuenez, kirurgia baztertu egin zen.

Bihotz-balbuletako gaixotasunek heriotza kardiakoaren arrazoi garrantzitsua izaten jarraitzen dute, eta herrialde industrializatuetan aorta-balbularen endekapenezko estenosia (hertsadura) balbulako gaixotasun ohikoena da. Aorta-balbularen estenosia larria denean, pronostikoa txarra da, eta orain arte, konponbide eraginkor bakarra balbula berriz ezartzea zen. Balbula kirurgiaren bidez ordeztea tratamendu eraginkor eta segurua da, eta emaitza onak izaten ditu epe labur, ertain eta luzean. Hala ere, paziente batzuk, adina, komorbilitateak, arrisku kirurgiko handia, etab. direla bide, ez dira egokiak tratamendu kirurgikoa egiteko, eta pronostiko txarra izaten dute epe laburrean.

Paziente horiei tratamendu eraginkorra eskaintzeko, balbula bereziak garatu dira, eta diseinu-ezaugarriak direla-eta modu perkutaneoan ezar daitezke, hau da, ezarpen lekuraino kateter baten bidez eraman daitezke, izterrondorik sartuta; hori guztia, ebakuntzarik egin gabe.

Mota horretako tratamenduak eta horien emaitzak zenbait azterlanek abalatzen dituzte. Azterlan horiek hurrengoa erakusten dute:

1-Ebakuntzarik izan ezin duten gaixoengan emaitza onak izaten dituzte morbilitate-hilkortasunari dagokienez.

2-Ebakuntza izan dezaketen baina arrisku kirurgiko handia duten gaixoengan tratamendu perkutaneoaren emaitzak ez dira emaitza kirurgikoak baino makurragoak izaten.

 

Egoera Nafarroan

Nafarroan eta Europa Mendebalde osoan, balbula-gaixotasunik ohikoena endekapenezko aorta-estenosia da. Patologia hori, larritasun maila desberdinetan, 75 urtetik gorako pazienteen %5ek izaten dute; paziente horietako batzuei ebakuntza egin ahal zaie, baina arrisku kirurgikoa handia izaten da, eta beste batzuei ezin zaie ebakuntzarik egin, arrisku kirurgikoa oso handia delako. Kasu horietan guztietan, aorta-balbularen inplante perkutaneoa gomendatzen da. Inplantea egiteko erabakia balorazio kliniko zehatz baten ostean etorri behar da, eta horretan arriskuak zehaztu behar dira, kontraindikazioak baztertu behar dira eta teknika egingarria dela ezarri behar da. Horri lotuta, irudiaren teknika berriak, hala nola angioTAC eta ekokardiograma transesofatikoa, ezinbestekoak dira prozeduran zehar.

Tratamendu hori asistentzia-prozesu jarraitu baten barruan sartuta dago, "CARDIOESTRUCTURAL" proiektuaren barruan, Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Arloari dagokiona. Proiektu horren hasieran pazienteak lehen mailako arretan identifikatzen dira eta amaieran tratamendu perkutaneoa egiten zaie, ospitalez kanpoko asistentzia kardiologikoa barne hartuta. Prozesuaren amaieran erabiltzen dira baliabide teknologiko eta giza baliabide gehien. Azken prozeduran ekipo trinko batek esku hartu behar du, hurrengo hauek osatzen dutena: kardiologo klinikoak, anestesistak, irudi kardiakoan adituak diren kardiologoak, kardiologo hemodinamistak, kirurgialariak eta kualifikazio handiko erizainak. Ezarpena egiteko espazio fisikoa kateterismoen gela da.

Kalkuluen arabera, Nafarroan prozedura hau urtean 20 edo 30 kasutan erabiltzen da. Eskura dauden emaitzak ikusita, indikazioak zabaldu egingo dira eta etorkizunean inplanteen kopuruak gora egingo du.

Teknologia eta estrategia terapeutiko hau ezinbesteko aukera da aorta-estenosiaren tratamendurako, eta emaitza oso onak izaten ditu epe labur eta ertainean. Esan dugunez, teknika honen aplikazioa "CARDIOESTRUCTURAL" proiektuaren barruan sartzen da. Proektu horretan kardiopatia estrukturalen tratamendu perkutaneo guztiak sartzen dira, hau da, helduaren sortzetiko kardiopatiak, balbulakoak, etab. Bihotzaren Arloaren egiturak, gaikuntzak eta logistikak aipatutako prozesu guztiak modu integratuan jorratzen ditu, horien protokolizazio eta moritorizazio estuarekin, "continuum kardiobaskularreko" prozesuen tratamenduan bikaintasuna lortzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa