(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako esportazioak 7.205 milioi euro izan ziren 2010ean, aurreko urtean baino % 32,2 gehiago asteazkena, 2011.eko apirilak 27


Hala adierazi dute Moderna Fundazioaren Batzorde Iraunkorraren lehen bileran


Miranda presidenteordea izan da buru Moderna Fundazioaren Batzorde Iraunkorrean ( irudia handitu )

2010ean esportazioak 7.205 milioi euro izan ziren, 2009an, aldiz, 5.450; % 32,2 handitu dira gaur goizean Moderna Fundazioaren Batzorde Iraunkorraren lehen bileran esan dutenez. Batzordearen buru Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izan da eta azpimarratu du batzordearen egitekoa MODERNA Plana etengabe bultzatzea dela eta partzuergoaren ildoen arabera garatzen dela bermatzea. Horrez gain, tarteko eragileen jarraipena egiteko eta horiek koordinatzeko eginkizuna ere badu, batez ere Planari loturiko politika publikoena.

Bilera Nafarroako Jauregian egin dute eta han Batzorde Iraunkorra eratu eta Pedro Ugalde Zaratiegui idazkari izendatu dute. Horren ondoren, MODERNA Planaren jarraipen taulako hemezortzi adierazleen lehen jarraipenaren datuak ezagutzera eman dituzte. Planean ezarritako helburuei dagokienez, Miranda lehendakariordeak, besteak beste, honako datu hauek azpimarratu ditu: I+G proiektuetarako inbertsioa 2008an % 1,92 izatetik 2009an % 2,13 izatera pasa da eta esportazioek ere gora egin dute, 2009an 5.450 milioi euro izan ziren eta 2010ean 7.205 milioi euro (2009ko euro konstanteak). Halaber, Nafarroan lanean ari direnen kopuruaren beherakada larritzekoa dela aipatu du, izan ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren eta EINen datuen arabera, 2009an 284.000 izan ziren eta 2010ean 271.000.

MODERNA Fundazioaren Batzorde Iraunkorraren lehen bileran, abian diren ekimenez ere mintzatu dira, esate baterako, Moderna Bekak, Inbertitzaileen Foroa eta Navarra Factori.  Presidenteak bereziki azpimarratu du Europako Inbertsio Bankua MODERNA zigilua duten enpresa proiektuetarako fiinantzazio ildo espezifiko bat izapidetzen hasi dela. Horren bidez, bostehun milioi euroko enpresa inbertsioak erraztea espero da.

MODERNA Fundazioaren Batzorde Iraunkorra

Nafarroako Gobernuak, joan den martxoaren 9an, MODERNA Plana jarri zuen abian plan horren garapena kudeatuko duten Fundazioa eta partzuergoa eratzeko eta aurkezteko ekitaldian. Egun hartan MODERNA Fundazioaren partzuergoaren lehen bilera egin zen eta Mª José Ballarín Domeque izendatu zuten Fundazioaren presidenteorde. Fundazioaren Batzorde Iraunkorreko 19 kideak ere izendatu zituzten. Gaur batzordea eratu eta lehen bilera egin dute.

Batzorde Iraunkorra hemeretzi kidek osatzen duten kide anitzeko organoa da. Kide horietako bi Nafarroako Gobernuak izendatu ditu eta horietatik bat Batzordeko presidentea da. Zehazki, joan den apirilaren 18an, Gobernuak MODERNA Fundazioaren Batzorde Iraunkorreko ordezkari gisa Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria (Batzordean ere presidentea izango da) eta Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria eta erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna izendatzea erabaki zuen.

Batzordeko beste bi kide Nafarroako Parlamentuak izendatutako bost nagusien artean aukeratu dituzte. Bestalde, zazpi kide erakunde sustatzaileetako ordezkari gisa aukeratu dituzte: bi kide politikaren alorrekoak dira (UPN eta PSN), beste bi hezkutzaren alorrekoak (UPNA eta NU), beste bi sindikatuetakoak (UGT eta CCOO) eta beste bat enpresen arlokoa (CEN). Enpresetako nagusien eta profesionalen artean zazpi kide aukeratu dituzte eta, azkenik, Fundazioaren presidenteordea kide naturala eta Batzorde Iraunkorreko presidenteordea da.

MODERNA Plana, Nafarroako garapen ekonomikorako eredu berria

Fundazioa eratu eta MODERNA Plana abian jarri ondoren amaitu zen 2008an egiten hasi ziren plan estrategikoa. Honako hauek izan dira plan estrategikoaren sustatzaileak: UPNren Nafarroako Gobernua, PSN, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, UGT eta CCOO sindikatuak eta Nafarroako bi unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea. Horiez gain, bi urte baino gehiagoz 5.000 lagun baino gehiagoren ekarpenak bildu dituzte.

Moderna Plana 2010eko ekainaren 21ean onetsi zuten erakunde sustatzaileek. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ekainaren 28an onetsi zuen Plana eta, ondoren, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 2010eko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran % 76ko babesa izanik. UPN, PSN, CDN eta IUren aldeko botoak jaso zituen eta NaBairen kontrakoa.

MODERNA Planaren asmoa datozen hogei urteetan Nafarroako garapen ekonomikoaren ereduaren aldaketa sustatzea da osasunaren ekonomia, ekonomia berdea eta talentuaren ekonomia oinarri hartuta. Nafarroa da Espainian ezaugarri horiek dituen plana abian jarri duen lehenengo autonomia erkidegoa. Plana egiteko funtsezkoak izan dira herritarren partaidetza eta instituzioen adostasuna eta hala izango dira plana garatzeko ere. Nafarroan ekonomia berri bat sustatzea du helburu planak eta, horretarako, datozen hogei urteetan foru erkidegoak bete beharreko erronkak, metodologia eta ardatz nagusiak zehazten ditu, baita esparru bakoitzerako helburu zehatzak eta 458 ekintza ere.

Hauexek dira Moderna Planaren helburu nagusiak: oparotasun handiagoa lortzea eta, hala, Nafarroa biztanleko BPGren eta aberastasunaren bidezko banaketaren Europako eskualdeen zerrendan hasierako hogei eskualdeen artean izatea, giza garapen handiagoa lortzea eta Nafarroa, Giza Garapenaren Adierazleari (GGA) dagokionez, Europako lehen hamar eskualdeetako bat izatea, horretarako kalitate handieneko osasun laguntza eta hezkuntza sistema bikaina eskainita eta ingurumenaren iraunkortasuna areagotzea eta parametro horretan Nafarroa Europako lehen hogei eskualdeetako bat izatea.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa