(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako Elikagaien Estatuko I. Biltzarra egingo dute Iruñan, sektorearen berrikuntzari buruzkoa asteazkena, 2011.eko apirilak 27


Topaketa Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoak antolatu eta Nafarroako Gobernuak babestuko du


Transcripción textual del video

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nekazaritzako Elikagaien Estatuko I. Biltzarra aurkeztu du. Maiatzaren 5 eta 6ean izango da eta "Berrikuntzak eginez aurrera egin" izango da leloa. Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoak antolatu eta Nafarroako Gobernuak babestuko du. Sanzberro kontseilariarekin batera izan dira aurkezpenean Joaquín Olona Blasco erakunde antolatzaileko kiderik zaharrena eta José Miguel del Amo Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoaren Nafarroako ordezkaria.

Nekazaritzako Elikagaien Estatuko Biltzarra

Nekazaritzako Elikagaien Estatuko I. Biltzarra ( irudia handitu )

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nekazaritzako Elikagaien Estatuko I. Biltzarra aurkeztu du. Maiatzaren 5 eta 6ean izango da eta "Berrikuntzak eginez aurrera egin" izango da leloa. Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoak antolatu eta Nafarroako Gobernuak babestuko du. Sanzberro kontseilariarekin batera izan dira aurkezpenean Joaquín Olona Blasco erakunde antolatzaileko kiderik zaharrena eta José Miguel del Amo Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoaren Nafarroako ordezkaria.

Biltzarrean hiru gai aztertuko dira: prozesuko teknologia berriak, produktuen eta merkatuen berrikuntza, eta elikagaien ekoizpenerako irtenbide bioteknologikoak. Biltzarreko jarduerak burutzen direnean, enpresa hauen kasu praktikoak eta arrakastatsuak erakutsiko dira: Tomás Pascual institutua, Lacturale, Grupo AN taldea, Olus Tecnología, Kaiku-Tecnolat, LEV2050, Grupo Ordesa taldea eta Embutidos Goikoa.

Nafarroako Gobernuak ekimena babestu eta bultzatuko du, funtsezko sektore ekonomikoak argiago ikustea eta estimatzea duelako xede, bai ekoizpenari eta enpleguari dagokionez bai landa garapenean duen garrantziagatik.

Nafarroan, elikagaien industriak Nafarroako industriako BPGren % 16 inguru ematen du, 12.000 langile baino gehiago ditu eta Foru Erkidegoko industria-sektore indartsuenetakoa da, enpresen sarearen aberastasunagatik eta eragileen aniztasun eta prestigioagatik. 2010ean nekazaritzako elikagaien sektorea inbertsioen arloan sektore aktiboenetakoa izan zen. 261,6 milioi euro inbertitu zituen (inbertsio horien % 75 ekimen pribatuak izan ziren) eta nazioarteko merkatura begira dago geroz eta gehiago. Alor horretan merkataritzako oreka positiboari eusten dio, nazioarteko merkatuarekin inportatzen duena baino % 71 gehiago esportazen duelako.

Biltzarra irekitzeko hitzaldia Kees de Gooijer Foundation Food & Nutrition Delta fundazioko zuzendariak emango du eta "Obesitateari aurre egiteko Europako estrategiak" gaiaren ingurukoa izango da.  Fundazio horrek elikadura eta nutrizioa berritzeko Herbeheretako Ekonomia Gaietako Ministerioak babesten duen estatuko programa garatzen du elikagaien industriaren ikerketa bultzatzeko, arreta berezia jarriz enpresa txiki eta ertainetan.

Zientziari loturiko topaketa horretan Jorge Jordana Butticaz de Pozas nekazaritzako ingeniaria omenduko dute, hogeita hamar urte baino gehiagoz Elikagaien eta Edarien Industrien Espainiako Federazioaren (FIAB) burua izanik ekarpen handia egin duelako.

Nafarroako nekazaritzako elikagaien berrikuntza

Nekazaritzako Elikagaien Estatuko I. Biltzarra berrikuntzari buruzkoa izango da gehienbat eta arreta berezia jarriko diete produktuen berrikuntzei (esate baterako, plater prestatuak) eta elikagaien ekoizpenean aplika daitezkeen azken teknologiei (gehigarrien eta beste konposatu batzuen mikro eta nanoenkapsulazioa, bioinsektizida mikrobiarrak eta bakteria azido laktikoak).

Nafarroa berrikuntzaren alorrean erkidego aitzindaria da. 2010ean BPGren % 2,13 I+Gra bideratu zuen; estatuan, aldiz, BPGren % 1,38. Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak 18 milioi euro inguru inbertitzen ditu urtean I+G+Bn, hau da, Nafarroan ikerketaren alorrean inbertitzen den guztiaren % 10. Nekazaritzako produktuen sektoreak I+G+Bn egindako inbertsioek nabarmen egin dute gora azken urteetan; 2004an 12,8 milioi inbertitu ziren, gaur egun, aldiz,18 milioi euro inbertitzen dira.

Nafarroako Gobernuaren ustez, nekazaritzako elikagaien sektorea funtsezkoa da Erkidegoko ekonomiaren etorkizunerako (hala jasotzen du Moderna Planak) eta, horretarako, sektorearen ikerketa babesten du honako hauen bidez:

- Organismo eta enpresa publikoak: EVENA, ITG Nekazaritza, ITG Abeltzaintza, ICAN, Riesgos de Navarra

- Institutu teknologikoak: Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Estatuko Zentroa (CNTA, Ebroko Laborategia) eta Lekunberriko Institutu Laktologikoa

- Unibertsitateak: Agrobioteknologia Institutua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Elikadura Zientzien Institutua (Nafarroako Unibertsitatea)

Halaber, Nafarroako Gobernuak sektoreko lehiakortasuna hobetzeko mekanismoak jarri ditu abian. Hauek dira I+Gra bideraturikoak, besteak beste:

- Nekazaritzako elikagaien alorreko taldea: eragile guztiak sektorea dinamizatzeaz arduratzen den topaketa bakar batean biltzen ditu.

- Eskaintza eta Eskariaren Mapa teknologikoa: zentro teknologiko guztiek industrien eskari teknologioa zein den jakiteko aukera ematen du.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa