(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro inguru bideratu ditu nekazaritza-enpleguko programak egiteko osteguna, 2011.eko apirilak 28


Proiektuak UAGN, UGT eta CCOO sindikatuen bidez garatuko dira


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, hitzarmena sinatu du oraintsu UAGN, UGT eta CCOO sindikatuekin nekazaritza-enplegua gultzatzeko programak egin ahal izateko. Foru Gobernuaren inbertsioa 399.000 eurotik gorakoa da.

Programa horien bidez kontratazioetan izapideak bizkortzeko eta enplegu-eskaeraren eta –eskaintzaren artean bitartekaritza azkar eta eraginkorra lortzeko ekintzak garatu nahi dira. Horretarako, hainbat ekintza egiten dira, hala nola nekazaritza-enpleguaren arloko beharrizanak biltzea eta horiei aurre egiteko lan-poltsa sortzea, sasoikako langileei prestakuntza berezia ematea, nekazariei eta langileei lan arloko araudiari buruzko informazioa emateko sistema ezartzea, iruzurrezko bitartekaritza ezabatzea eta nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien arloko enplegu-zikloak sortzea, hainbat kanpaina elkarrekin lortu ahal izateko.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian hurrengo hauek parte hartu zuten: José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak; José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak; eta diruz lagundutako entitateetako ordezkariek: Félix Bariáin Zaratiegui Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra sindikatuko presidenteak; Juan Goyen UGTko idazkari nagusiak eta José María Molinero CCOOkoak.

Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten enpresa- eta sindikatu-elkarteek sinatutako Enpleguaren IV. Planak (2009-2012) nekazaritza-kanpainei lotutako langileen kolektibo bereziari, sasoikako langileei, aipamen berezia egiten die. Kolektibo horrek problematika berezia du eta arreta berezia eskatzen du. Problematika horri nekazaritza-enpleguko programa hauen bidez egiten zaio aurre.

Bestalde, lehen sektoreko jarduera-esparruaren barruan, Nafarroako Gobernuak 9.000 euro bideratu ditu toki entitateei zuzendutako laguntzen deialdi batera, uzta-bilketaren kanpainan sasoikako langileei ostatu ematera bideratutako kanpatze-inguruak prestatzeko eta horien funtzionamendu-gastuak finantzatzeko. Zehatz esanda, langileen, uraren, argiaren, telefonoaren, zabor-bilketaren, komun publikoen, eta abarren gastuen %75 diruz laguntzen da gehienez. Diru-laguntza horren bidez, pertsona horien eta euren familien integrazioari mesede egin nahi zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa