(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 65 enpresa sortzen lagundu zuen 2010ean CEIN sozietatearen bidez osteguna, 2011.eko apirilak 28


126 lanpostu sortu zituen guztira


Nafarroako Gobernuak 2010ean Nafarroan 65 enpresa eta 126 enplegu berri sortzen lagundu zuen Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoaren bidez. Sozietate hori Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentura dago atxikita. Enpresa berriek egin duten inbertsio osoa 4,1 milioi euro baino gehiago izan da.

Sortu diren enpresen % 25 berritzaileak dira, hau da, produktu, zerbitzu edo kudeaketa edo ekoizpen sistema berria merkaturatu dute. Enpresa horietatik lau EIBT dira (oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak).

Gainera, horietatik hamahiru enpresak abiarazteko behar zuten finantzazioa CEINek kudeatzen dituen finantzatzeko hiru bitartekoei esker lortu zuten: Abiarazteko Kapital Fondoa, Start up eta Fondo Joven (azken bi sozietateek enpresa berrien kapitalean parte hartzen dute).

Enpresa eratu aurreko fasean ematen den aholkularitza zerbitzuari esker, erakundea 685 enpresa proiektutaz arduratu da aurrez aurre eta beste 35 proiektutaz online. Horrez gain, 101 negozio eta bideragarritasun plan burutzen lagundu zuen (horietatik 20 berritzaileak izan ziren).

Joan den ekitaldiko berritasun nagusietako bat Ekintzailearen Beka programa abiatzea izan zen. Programa Nafarroako Gobernuak, Moderna Planaren barruan, krisiari aurre egiteko ezarritako neurrietako bat da eta helburua Nafarroan enpresa berritzaile berrien eraketa bultzatzea da. 26 enpresa proiektuk lortu zuten 18.000 eta 24.000 euroko beka horietako bana (190 hautagai aurkeztu ziren). Horren bidez, bederatzi hilabetean sustatzaileak enpresaren sorreran jardun ziren. Diru kopuruaz gain, sustatzaileei IESE negozioen ikastetxeak enpresen kudeaketan ematen duen prestakuntza ibilbidea, berrikuntzaren haztegietan proiektua garatzeko leku bat, talde sustatzailearentzako aholkularitza pertsonalizatua eta inbertsioen topaketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen die.

Jarrera ekintzailearen sustapena

Nafarroako Gobernuak, CEINen bidez, jarrera ekintzailea sustatzen laguntzen du, batez ere ikasleen artean. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako 77 ikastetxetako 2.600 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte 2010ean zehar antolatu ziren jardueretan (lehiaketak, enpresetara bisitak, eskola kooperatibak sortzea, gelan gaitasun ekintzaileak lantzea, e.a.).

Bestalde, unibertsitateetako 1.500 ikaslek honako jarduera programatuei ekitearekin loturiko 47 jardueratan parte hartu zuten: ikasgaiak, tailerrak, enpresaburuekin hitzaldiak, enpresetara bisitak, e.a. Joan den ekitaldian, CEINek aukerako ikasgai berri bat gehitu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgaien zerrendara, "Presta ezazu zeure enpresa Interneten" izenekoa, eta IKT sektorearen barruko enpresen sorrera du oinarri. 30 ikaslek hartu zituzten ikasgai berriaren eskolak.

Prestakuntza

CEINen helburuetako bat gaur egungo enpresaburu berritzaileak prestatzea da, negozioak modu eraginkorrean kudeatzen dakitenak eta aukera berriak detektatzen dakitenak.

Alor horretan, 268 pertsonak Entrenan programaturiko haztegietan, monografietan eta tailerretan hartu zuten parte. Entrena hori pertsona ekintzaileak trebatzeko ekintzak biltzen dituen CEINen eremua da. Halaber, 52 enpresak hainbat gairen inguruko ikastaro espezializatuetan parte hartu zuten, esate baterako, merkataritza kudeaketaren kontrolari eta bezeroaren orientazioari, erabakiak hartzeko orduan kontuan hartu beharreko faktore kritikoei edo bazkideen arteko gatazken kudeaketari buruzkoak.

Joan den ekitaldiko berritasunetako bat Nafarroako Gobernuaren (CEINen bidez) eta Industria Antolaketaren Eskolaren artean egindako lankidetza hitzarmena izan zen. Hitzarmenaren bidez, kudeaketari buruzko prestakuntza eskaini zuten sektoreka, zehazki nekazaritzako elikagaien industriaren eta industria sortzaileen sektoreetans.

Metodologia bizkorrak zer diren 16 jardunaldi eta ikastarotara joan ziren 400 pertsona baino gehiagok ikasi zuten. Metodologia horiek IKT proiektuak garatzean enpresak kudeatzeko sarritan erabiltzen diren metodo eta jardunen multzoa dira; halere, geroz eta gehiago erabiltzen dira proiektuak modu eraginkorrean kudeatzeko, kostuak eta baliabideak aurreztuz.

Enpresen haztegiak eta enpresak haztea

Zortzi enpresa berri CEINen enpresa haztegien instalazioetan (Berrikuntza Haztegia, IKT Haztegia eta Nekazaritzako Elikagaien Sektoreko Haztegia) izan ziren pasa den urtean zehar eta 26k haien jarduera eremu horietan gauzatu zuten. Beste lau proiektu inkubazio aurreko haztegietan burutu zituzten. Halaber, enpresen beste haztegi bat jarri zuten abian enpresa proiektu berritzaileak burutzen laguntzeko. Tuterako Udalak bultzatu zuen eta CEINek kudeatzen du. Hala, haztegiek 6.737 m2 erabilgarri dituzte guztira.

Aholkularitza pertsonalizatuaz, diagnostikoen zerbitzuaz, aholkularitza espezializatua kontratatzeko laguntzez eta enpresen arteko lankidetza hobetzeko bilera eta networking topaketez gain, haztegietako eta hazteko ahalmena duten enpresak Silicon Valleyra joan ziren, munduko teknologiaren eta berrikuntzaren zentro handienera.

IKTak indartzea Nafarroako ETE-etan

CEINek 46 jardunaldi eta ikastaro antolatu zituen eta hauek izan ziren gai nagusiak: gizarte sareak, monitorizazioa, sinadura eta fakturazio elektronikoa eta NAN elektronikoaren enpresa erabilera. Horien helburua enpresei IKTek eskaintzen dituzten abantailak ezagutzera ematea eta sektoreko profesionalei azken berritasun teknologikoak erakustea izan zen. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

Enpresei IKT irtenbideak ezartzearen inguruan aholkatzea eta sektoreko joera berrienak zabaltzea izan ziren, baita ere, IKTen inguruan burutu ziren jarduerak. Sozietate publikoak IKT taldearen dinamizazioan laguntzen jarraitu zuen. Horren helburua sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da.

Berrikuntza eta sektorearen garapena

I+G+Bren jarduerari dagokionez eta "Banan-banako azterketen programa"ren barruan, CEINek hainbat sektoretako 42 enpresari lagundu zien berrikuntzarako 102 proiektu burutzen.

IKT sektoreaz gain, enpresen beste lau sektorek ere CEINen laguntza izan dute 2010ean lehiakortasuna hobetzeko. Honako jardueren bidez eman diete babesa sektore horiei: I+G proiektuen garapena eta automozioan erosketa ez estrategikoetarako lankidetza, Nafarroako Cluster Solar elkartea abiaraztea, hizkuntza zerbitzuen sektoreko kalitate estandarren diseinua eta 60 saltokiren parte hartzea txikizkako merkataritza modernizatzeko planean.

Joan den urtean 271 enpresak aipatu diren sektoreak garatzera bideraturiko ekintzetan hartu zuten parte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa