(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doako laguntza juridikoaren zerbitzuaren eskariak % 5,9 egin du behera hamar urtez gora egin ondoren
osteguna, 2011.eko apirilak 28


Gobernuak 2,5 milioi euro bideratu zituen 2010ean abokatuen eta prokuradoreen elkargoek eskaintzen dituzten zerbitzuen gastuak ordaintzeko


Iruñeko Justizia Jauregia

Iruñeko Justizia Jauregia ( irudia handitu )

Doako laguntza juridikoa Nafarroako Gobernuak ematen du Foru Erkidegoko abokatuen eta prokuradoreen elkargoarekin koordinatuz. 2010ean 8.794 eskaera jaso zituzten; % 5,9 egin dute behera eta azken hamar urteetan eskaerak lehen aldiz murriztu dira. Beherakada askoz nabarmenagoa da barruti judizial txikiagoetan; Tafallan eta Lizarran % 22,6 eta % 10,7 egin dute behera, hurrenez hurren.

Datuen arabera, iazko ekitaldian baliabide  horren eskaria egonkortu egin zen azken hamar urteetan nabarmen areagotu ondoren, izan ere, 2000. urtetik gaur egun arte (2000 izan zen lehen ekitaldi osoa justiziaren alorreko transferentziak burutu ondoren) doako laguntza juridikoaren zerbitzuaren eskaria bost aldiz ugaritu da.

Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euro bideratu zituen iaz zerbitzu hori ordaintzeko. Zerbitzuaren helburua baliabide ekonomiko baxuak dituzten herritarren defentsa eskubidea bermatzea da. Zehazki, Gobernuak 2,2 milioi euro jarri zituen abokatuen elkargoek eskainitako zerbitzua ordaintzeko eta 264.000 euro prokuradoreek ematen duten laguntzarako. Zenbateko hori 2009ko gastuaren aldean % 1,1 gehiago da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuak emandako datuen arabera.

Eskatzaileen sexuari erreparatuz, 2010ean zenbatu ziren espedienteetatik 4.441 gizonezkoek  hasitakoak izan ziren eta 4.353 emakumezkoek hasitakoak. Esanguratsua da gizonezkoek eta emakumezkoek egindako eskaera kopurua ia parekoa izana, aurreko ekitaldietan aldeak izan baitira (2009an eta 2008an emakumeen espedienteak guztien artean % 31 eta % 44 izan ziren, hurrenez hurren; aurreko urtean, aldiz, % 49,5).  Eskatzaileen jatorriari dagokionez, 5.160 eskaera bertakoek egin zituzten (kopuru osoaren % 58,6 dira) eta 3.634 atzerritarrek; bien arteko aldea txikitzeko joera izan dute.

Jurisdikzioaren aldetik, prozedura penalak izan ziren iaz berriz ere aurkeztutako eskaeren erdia baino gehiago (% 59) eta prozedura zibilen eta familiari loturikoen eskariak ia bikoiztu egin zituzten (kasuen % 32). Administrazioarekiko auzien alorreko gatazken ondorioz eskaeren % 4 burutu ziren, prozedura zibilekoak % 3 eta atzerritartasun kasuen ingurukoak % 2.

Jurisdikzio guztietan beherakada txiki bat eman da, prozedura zibileko eta familiari loturiko espedienteetan izan ezik. Azken horien igoera egoera ekonomikoagatik izan da, laguntza juridikorako eskaeretako batzuk hipoteken zenbatekoei eta ordainketei loturiko erreklamazioak aurkezteko izan zirelako. Azpimarratzekoa da jurisdikzio penalak lehen aldiz beherako joera izan duela, % 10,5 murriztu da espedienteen kopurua. Halere, beherakadarik handiena atzerritartasun alorrean izan da; eskaerak % 30,5 murriztu dira.

Batzorde ebaluatzailea

Zerbitzuak zaintza sistema iraunkorra ere badu eta baliabidea eguneko 24 orduetan balia daiteke. Atxilotuta edo preso daudenek abokatu laguntza jasotzen dute, abokatuen defentsa eta ofiziozko txandako prokuradore baten bidezko ordezkaritza, ikuskatzeak eta funtzionamendu gastuak. Eskaera gehienez Iruñeko Abokatuen Elkargoak arduratzen da (2010ean erregistraturikoen % 69); horren atzetik Tuterako (% 17),  Lizarrako (% 8) eta Tafallako (% 6) elkargoak, prokuradoreen elkargoekin elkarlanean.

Doako laguntza juridikoaren eskaerak batzorde batek ebaluatzen ditu eta batzordea hauek osatzen dute: fiskaltzak, abokatuen eta prokuradoreen elkargoek eta Nafarroako Gobernuko teknikariek. Eskatzaileen diru-sarrerak eta kargak hartzen dituzte aintzat.  Batzordeak eskatzailearen eskariak auzitegietan aurrera egingo duen ala ez aztertzen dute, hau da, kasua galduko den ala ez, kasuaren ebazpena beste eskaera batzuekin bat datorren ala ez edo auzian ausarkeria dagoen ala ez.

Oro har, laguntza hori eskuratu ahal izango dute familia-unitatearen urteko diru sarrerak Eragin Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) bikoitza baino txikiagoak dituzten pertsona fisikoek. Laguntzak zerbitzuaren % 80 edo % 100 izan daitezke, diru sarreren arabera. Salbuespen kasuetan (familiako baldintzen arabera, seme-alaba kopurua, osasun egoera, e.a.), doako laguntza juridikoa jaso ahal izango dute IPREMen laukoitza baino txikiagoa den errenta dutenek. Nafarroako Gobernuak inolako diru sarrerarik ez dutenei ere laguntzen die (batez ere etorkinei eta espetxeetan direnei).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Gráficos extaídos de la memoria de 2010 del servicio de asistencia jurídica gratuita
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa