(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean, maiatzaren 2an, irekiko dute Iruñeko González de Tablas kalean dagoen aparkalekuko plaza hutsak eskatzeko epea ostirala, 2011.eko apirilak 29


Nafarroako Gobernuak 158 plaza eskainiko ditu, 145 turismoentzat eta 13 motorrentzat


Aparkaleku plazak

Nafarroako Gobernuak eskainitako plazak ( irudia handitu )

Astelehenean, maiatzaren 2an, epea irekiko dute 158 aparkaleku plazak eskatzeko. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eraikinaren lurpeko aparkalekuan dauden plaza hutsak dira. Aparkalekua Iruñeko González Tablas kaleko 7.ean dagoen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eraikinean dago. Interesa dutenek datorren ekainaren 10era arte eskaera egin ahal izango dute.

Eraikineko aparkalekura Zangoza kaletik sartzen da eta 279 plaza ditu. Plaza horietatik 131 hartuta daude jadanik.

Aparkaleku plazak 75 urtez erabiltzeko esleituko dira eta herri erabilerako emakidak izango dira, hau da, emakidadunak bakarrik erabili ahal izango du ezarritako epean zehar. Kanona (prezioa) 15.900 euro da turismoentzat eta 5.000 euro motorrentzat. Zenbateko horiek % 4 igoko dira, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Agiridunen gaineko zerga dela eta.

Aparkaleku plazak 75 urtez erabiltzeko jasoko dituzte eskatzaileek eta herri erabilerako emakidak izango dira. Hau da, emakidadunak berak bakarrik erabili ahal izango du plaza ezarritako epean kanona ordaintzearen truke.


González Tablas kaleko eraikinaren albo bateko fatxada

González Tablas kaleko eraikinaren albo bateko fatxada ( irudia handitu )

Nola eta non eska daiteke aparkaleku plaza?

Eskaerak egiteko epea astelehenean, maiatzaren 2an, hasiko da eta ekainaren 10ean amaituko da. Eskaerak Ondare Zerbitzuan aurkeztuko dira (Yanguas y Miranda, 27, 1.a, Iruña), astelehenetik ostiralera eta 8:30etatik 14:30etara. Eskaera egin eta hasierako hitzordua hartu ondoren, adostutako egunean eta orduan agiriak aurkeztu beharko dira.

Eskaera orria, baldintzen agiria eta behar diren agiri guztiak Ondare Zerbitzuaren buegoetan edo Internet bidez lor daitezke:http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Portal+contrataciones/Contrataciones/Licitacion/Adquisicion/

Plaza kopurua eta tamaina

Gobernuak 158 aparkaleku plaza eskainiko ditu; horietatik 145 turismoentzat izango dira eta 13 motorrentzat. Turismoentzako plazak 5 x 2,25 metro izango dute eta altuera 2,20 metro. Motorrentzako plazek 2,60 x 0,90 x 2,20 metro izango dituzte.

Ibilgailuren baten titularrak direnek aparkatzeko plaza bat eskatu ahal izango dute. Hala ere, aparkaleku plazak esleitzeko zein plazak aukeratzeko hurrenkera zozketa publiko bidez aterako dira. Honako hauek, halaber, lehentasuna izango dute: mugikortasun murriztua eta iraunkorra duten eta mugaturiko eragin gunean bizi diren minusbaliatuentzat 9 plaza gordeko dira (I. taldea); ondoren, eragin gunean bizi direnek izango dute lehentasuna (II. taldea); horien ondoren, enpresa jardueren edo jarduera profesionalen titularrek, besteren konturako langileek edo Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek izango dute lehentasuna, haien jarduera eragin gunean oinarritzen bada edo jarduera gunean bertan kokatuta badago (III. taldea).  Azkenik, plaza lortzeko interesa duen edozeinek eskaera egin ahal izango du (IV. taldea). Eskatzaile bakoitzak 2 aparkaleku plaza eskatu ahal izango ditu, gehienez ere, turismoentzat eta beste bi motorrentzat.

Herri erabilerako emakidadunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bitartekotzaren bidez soilik besterendu ahal izango dute emakida eskubidea. Departamentuak plazak lortzeko itxaron zerrendan lehena denari emango dio plaza hutsa.

Aparkaleku plaza lortzen dutenek González Tablas kaleko 7. eraikineko Herri Erabilerako Emakidadunen Taldearekin bat egin beharko dute emakidaz gozatu ahal izateko. Aparkaleku plazen esleipendun guztiek osatutako talde horrek kudeatu eta mantendu beharko du aparkalekua.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Zona de influencia y plano de situación
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa