(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6.000 pertsona gehiago geratu dira langabezian 2011eko lehen hiruhilabetean ostirala, 2011.eko apirilak 29


Nafarroak 900 enplegu sortu ditu azken urtean; Espainian izan den laugarren hazkuntzarik handiena izan da 


Transcripción textual del video

Urteko lehen hiruhilekoan gora egin du langabeziak, 6.000 langabetu gehiago daude, % 16,7 gehiago. Guztira, 41.700 pertsona daude langabezian. Estatuan 213.500 langabetu gehiago daude, hau da, % 4,5 gehiago. Langabetuen kopurua urtarrila eta martxoa artean areagotu zen erkidego guztietan, Madrilen eta Kanarietan izan ezik. José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak prentsaurrekoa eman du eta Biztanleria Aktiboaren Inkestaren 2011ko lehen hiruhilabeteko datuen balorazioa egin du.

Datuok ikusita, Roigek azpimarratu du enplegua sortzeko ahalik gehien ahalegindu beharko direla eta, maiatzetik aurrera, datuek bilakaera positiboa izango dutela; hala, "gaur egun langabezian diren pertsonen egoera arindu ahal izango dugu".

6.000 pertsona gehiago geratu dira langabezian 2011ko lehen hiruhilabetean

Langileak

Urteko lehen hiruhilekoan gora egin du langabeziak, 6.000 langabetu gehiago daude, % 16,7 gehiago. Guztira, 41.700 pertsona daude langabezian. Estatuan 213.500 langabetu gehiago daude, hau da, % 4,5 gehiago. Langabetuen kopurua urtarrila eta martxoa artean areagotu zen erkidego guztietan, Madrilen eta Kanarietan izan ezik. José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak prentsaurrekoa eman du eta Biztanleria Aktiboaren Inkestaren 2011ko lehen hiruhilabeteko datuen balorazioa egin du.

Datuok ikusita, Roigek azpimarratu du enplegua sortzeko ahalik gehien ahalegindu beharko direla eta, maiatzetik aurrera, datuek bilakaera positiboa izango dutela; hala, "gaur egun langabezian diren pertsonen egoera arindu ahal izango dugu".

Bestalde, kontseilariak esan du Nafarroa azken urtean enpleguaren igoerarik handiena izan duen laugarren erkidegoa izan dela. Guztira 900 pertsonak lortu dute enplegua; estatu osoan, aldiz, 242.000 pertsonak lanpostua galdu dute. Zerbitzuen eta eraikuntzaren sektorea dira Nafarroan azken hiruhilekoan enplegua sortu dutenak, 2.900 eta 600 lanpostu sortu dituzte, hurrenez hurren. Nafarroa estatuan langabezia-tasarik baxuena (% 13,4) duen bigarren erkidegoa da; tasarik baxuena duena Euskal Autonomia Erkidegoa da (% 11,61). Estatuko batez besteko langabezia-tasa % 21,29 da. Foru Erkidegoko langabetu kopurua estatuko baxuena da gazteen eta etorkinen artean. Gazteen langabezia-tasa % 28,1 da (% 30ekoa baino baxuagoa duen erkidegoa), aldiz, estatukoa % 45,3 da. Nafarroan bizi diren etorkinen % 24,9 dago langabezian; estatuan etorkinen % 31,9 dago langabezian batez beste.

Sexuari erreparatuz gero, Nafarroan gizonezkoen % 12,56 langabetuak dira, datu hori estatuan bigarren baxuena da. Estatuko batez bestekoa % 20,76 da. Emakume langabetuen tasa % 14,39 da, erkidego guztien artean bigarren baxuena. Estatuko batez bestekoa % 21,9 da. Nafarroako 41.700 pertsona langabetuetatik 21.600 gizonezkoak eta 20.100 emakumezkoak dira. Gizonezko langabetuak 2.400 pertsona gehiago izan ziren lehen hiruhilabetearen amaieran eta emakume langabetuak 3.600 gehiago.

Nafarroako langabeziaren igoera biztanleria aktiboaren hazkundeagatik izan da batez ere, hau da, lan merkatura sartzen diren pertsonengatik. Nafarroak biztanleria aktiboaren igoera handiena izan du 2011ko lehen hiruhilabetean beste erkidegoekin alderatuta: 4.500 biztanle aktibo gehiago daude (+% 1,46); estatu osoan, aldiz, 42.900 biztanle aktibo gutxiago daude (-% 0,19).

Halaber, azken urtean Nafarroako biztanleria aktiboa hazi egin da; 4.900 pertsona gehiago dira. Zenbateko horrek zera esan nahi du: azken urtean ia 5.000 enplegu sortu behar izan direla merkaturatu diren pertsona kopurua berdintzeko.

Azken urtean, Nafarroan hazi egin da enplegua duten pertsona kopurua. 900 enplegu sortu dituzte (enplegu gehien sortu duen erkidegoa da, EAE, Extremadura eta Gaztela-Mantxaren ostean); estatuan, aldiz, 242.000 enplegu galdu dira. Foru Erkidegoan, egun, 269.000 langile daude; langile horietatik 150.000 gizonezkoak dira eta 119.600 emakumezkoak. Sektoreen arabera, langile kopuruak gora egin du lehen hiruhilabetean zerbitzuen sektorean (2.900 langile gehiago daude eta, guztira, 175.100); eraikuntzaren sektorean 200 langile gehiago daude eta, guztira, 22.800. Aitzitik, industriaren sektorean 2.000 pertsona gutxiago daude lanean eta, guztira, 64.400 pertsonak dute lanpostua. Nekazaritzan 3.000 enplegu galdu ziren eta, guztira, 7.300 lanpostu daude.

Nafarroako 41.700 langabetuak honela daude banatuta sektore ekonomikoetan: nekazaritzan 2.600 langabetu daude eta lehen hiruhilabetean 1.000 langile gehitu ziren; industriaren sektorean 3.800 langile langabetu eta 1.300 gehitu ziren; eraikuntzaren sektorean 4.800 langabetu eta 800 gehitu ziren, eta zerbitzuen sektorean 13.600 langabetu eta 1.700 gehitu ziren. Urteroko bilakaerari erreparatuz gero, industriaren eta eraikuntzaren sektorean langabeziak behera egin du (2.500 eta 600 langabetu gutxiago daude, hurrenez hurren) eta nekazaritzaren eta zerbitzuen sektoreetan gora (1.200 eta 1.500, hurrenez hurren).

Nafarroako denborazkotasun tasak behera egin du azken hiruhilabetean (% 25,1etik % 23,7ra murriztu da) eta estatuko batez besteko tasa baino txikiagoa da (estatukoa % 24,8koa da). Foru Erkidegoko denborazkotasun tasa % 21,6 da gizonen artean eta % 27,2koa emakumezkoen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa