(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maiatzaren 1ean amuarraina eta izokina arrantzatzeko denboraldia hasiko da Nafarroan ostirala, 2011.eko apirilak 29


Salmonidoen Goiko Eremuko amuarrainen populazioa bikoiztu egin da azken hiru kanpainetako debekualdiaren ostean


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jakinarazitakoaren arabera, datorren igandean, maiatzak 1,

amuarraina eta izokina arrantzatzeko denboraldia hasiko da Nafarroan .

Amuarrainaren denboraldiak ekainaren 30era arte iraungo du eta egunero arrantzatu ahal izango da, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik. Izokinaren kasuan, denboraldia uztailaren 17ra arte luzatuko da, jaiegun ez diren asteertan izan ezik edo 39. alea harrapatzen den arte.

Amuarraina hiru urteko debekualdiaren ostean arrantzatu daiteke. Hiru urte hauetan, 2007an oso urrituta zegoen populazioa berreskuratzeko lan egin da. Abian jarritako berreskuratze-neurriei eta meteorologia-baldintza mesedegarriei esker, amuarrainen populazioa bikoiztu egin da. 2007an hektarea bakoitzeko 1.635 amuarrain egotetik 2010ean hektarea bakoitzeko 3.347 amuarrain egotera igaro da. Populazioaren maila "arrunta" dela jotzen da, populazio-dentsitatea hektarea bakoitzeko 2.000 eta 4.000 ale bitartekoa denean.

Hala ere, amuarrain-populazioaren berreskuratzea ez da berdina izan arro guztietan. Hori dela eta, denboraldi honetako berrikuntza nagusia Arrantzatzeko Sistema Jasangarria ezartzea da. Horren bidez arrantza-baimenak ematen dira inguru bakoitzean dagoen populazioaren arabera. Baimenak joan den apirilaren 4an hasi ziren banatzen eta gaur egun 7.617 banatu dira. Indarreko arrantza-lizentzia duten arrantzale guztiek baimenak eska ditzakete

www.permisopesca.navarra.es web orrian. Web orri horretan kanpainari buruzko informazio guztia aurki daiteke.

Izokinari dagokionez, denboraldi honetan Bidasoa ibaiaren Nafarroako ibilguan 39 ale arrantzatu ahal izango dira. Aurreko kanpainarekin alderatuta ia bikoitza dira (2010ean 20 ale arrantzatzeko baimena eman zuten). Zifra hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Beran duen zenbaketa-estazioan zenbatzen den izokin-populazioaren arabera ezartzen da. Izokina arrantzatzeko ez da arrantza-lizentziaz bestelako baimenik behar.

Hona hemen aurtengo arrantza-kanpainaren ezaugarriak:

Amuarraina

Datak

: Maiatzaren 1etik ekainaren 30era, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik.

Arteak

: Kanabera bakarra arrantzale bakoitzeko.

Baimena

: Arrantzale eta egun bakoitzeko baimen berezia behar da, indarreko arrantza-lizentzia dutenentzat.

Neurriak

: Bigarren mailako ibilguetan 20 eta 35 zentimetro bitarteko amuarrainak arrantzatu daitezke, eta ibigu nagusietan, 23 eta 35 zentimetro bitarteko amuarrainak.

Kupoa

: Arrantzale bakoitzak egunean 3 izokin arrantzatu ditzake.

Arrantza-inguruak

: Salmonidoen Goiko Eremuko arroak: Arga/Ultzama, Arakil /Larraun, Baztan/Bidasoa, Ega/Urederra, Irati/Erro eta Oria/Urumea. Eska/Salazar arroan ezin izango da amuarrainik arrantzatu, izokinaren populazio-dentsitateak ez baitu arrantza onartzeko besteko maila egokirik.

Izokina

Datak

: Maiatzaren 1etik uztailaren 17ra, jaiegun ez diren astearteetan izan ezik, edo 39. alea arrantzatzen denean.

Arteak

: Kanabera bakarra arrantzale bakoitzeko.

Baimena

: Ez da baimen berezirik behar.

Neurriak

: Ibaitik 40 zentimetrotik gorako izokinak atera daitezke.

Kupoa

: Arrantzale bakoitzak egunean izokin 1 atera dezake ibaitik.

Arrantza-inguruak

: Bidasoa ibaian, Berako Fundizioen presatik Nafarroako mugarainoko tartean.

Beste espezie batzuk

Salmonidoen Eremu Mistoan, maiatzaren 1etik uztailaren 17ra, beste espezie batzuk arrantzatu daitezke, hala nola kolaka, hondoetako korrokoia, platuxa eta itsas amuarraina.

Ez dago inolako debekurik hondoetako korrokoiaren eta platuxa latzaren harrapaketa kopuruaren gainean. Kolakaren kasuan, arrantzale eta eguneko, ale bat arrantzatu daiteke, eta debekatuta dago 30 zentimetro baino gutxiagoko kolakak edukitzea.

Itsas amuarrainaren

arrantzaldia maiatzaren 1ean irekiko da eta 25. arraina harrapatzen den egunean edo izokinaren arrantzaldia bukatzen denean itxiko da. Arrantzale eta egun bakoitzeko ale bat arrantzatu daiteke, 35 eta 55 zentimetro bitartekoa bada.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa