(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.500 pertsonak eman dute izena etxebizitza babestuak lortzeko eskatzaileen errolda berrian ostirala, 2011.eko apirilak 29


Gainera, 1.750 pertsonak aurrez hitzordua hartu dute maiatzean izena emateko


2.500 pertsonak eman dute izena etxebizitza babestuak lortzeko eskatzaileen errolda berrian, joan den apirilaren 4an epea ireki zenetik. Gainera, beste 1.750 pertsonak aurrez hitzordua hartu dute maiatzean erroldan izena emateko.  Aurrez hitzordua hartzeko prozesuan nahiz Internet bidez eta aurrez aurre izen emateko orduan ez da gorabeherarik izan.

Gogorarazi behar da, etxebizitza babestu bat lortzeko eskaera egin nahi dutenek Internet bidez (www.vivienda.navarra.es webgunean) eta aurrez aurre eman dezaketela izena. Izena aurrez aurre emateko, lehenago hitzordua hartu behar da 012 telefonora deituz, www.vivienda.navarra.es webgunean edo Iruñeko (Orreaga etorbidea, 11) eta Tuterako (Foruen Plaza, 5-6) Infonavarraren bulegoetan. Aurrez hitzordua eskatzen dutenek Iruñeko VINSAren bulegoetan (San Jorge etorbidea, 8, beheko solairua) edo Tuterako Infonavarren bulegoan eman ahal izango dute izena.

Izena emateko prozesua etengabe dago zabalik eta ez du amaiera eperik, hortaz, herritarrek egoki jotzen dutenean eman ahal izango dute izena. Halere, maiatzeko ia lehen bi asteak beteta daude dagoeneko, lehendik hitzordua eskatu dutenak han izango direlako izen ematen. Hortaz, izena eman nahi dutenek maiatzeko hirugarren asterako hartu beharko dute ordua. Datorren ekainaren 1ean esleituko dira lehenengo etxebizitzak. Horregatik, lehen esleipen horretan parte hartu nahi dutenek egun hori baino lehenago eman behar dute izena.

Nafarroako etxebizitza babestu bat aukeratzeko modu bakarra erroldan izena ematea da. Errolda hori aplikatuta, orain arte promozioak esleitzeko egiten ziren kanpaina publikoak kenduko dira.  Une honetatik aurrera, saltzeko eta errentan emateko babes ofizialeko eta prezioa tasatuta duten etxebizitzak (sustatzaile publiko, VINSA, edo pribatuenak) errolda bakar horren arabera esleituko dira lau egun zehatz hauetan: ekainaren 1ean, irailaren 1ean, abenduaren 1ean eta martxoaren 1ean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa