(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 42,4 milioi euroko gastua baimendu du Cadreita-Alesbes azpitartean AHT eraikitzeko astelehena, 2011.eko maiatzak 2


Gehienez 28 hilabeteko betearazpen-epea duen trenbide-plataforma eraikitzeko lanak lizitatuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari Cadreita-Alesbes azpitarteko trenbide-plataforma eraikitzeko lizitazio publikoa egiteko. Lan hori Nafarroako lehenengoa izango da Abiadura Handiko Korridore Kantabriar-Mediterraneoaren barruan. Kontratua egiteko, gehienez 42,4 milioi euro finkatu dira eta betearazpen epea 28 hilabetekoa izango da.

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, Gobernuaren saioaren ostean egindako prentsaurrekoan, gaurkoa "egun garrantzitsua" dela esan du, izan ere, "akordio honi esker uztailean korridoreko lanak hasiko dira eta, beraz, Nafarroak historia osoan Estatuko obra publikoan egindako inbertsiorik handiena abiatuko da. Horrez gain, Lehendakariak esan duenez "AHT atzeraezina da gure Komunitatean".

Abiadura Handiko Trena

42,4 milioi euro Cadreita-Alesbes azpitartean AHT eraikitzeko.

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari Cadreita-Alesbes azpitarteko trenbide-plataforma eraikitzeko lizitazio publikoa egiteko. Lan hori Nafarroako lehenengoa izango da Abiadura Handiko Korridore Kantabriar-Mediterraneoaren barruan. Kontratua egiteko, gehienez 42,4 milioi euro finkatu dira eta betearazpen epea 28 hilabetekoa izango da.

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak, Gobernuaren saioaren ostean egindako prentsaurrekoan, gaurkoa "egun garrantzitsua" dela esan du, izan ere, "akordio honi esker uztailean korridoreko lanak hasiko dira eta, beraz, Nafarroak historia osoan Estatuko obra publikoan egindako inbertsiorik handiena abiatuko da. Horrez gain, Lehendakariak esan duenez "AHT atzeraezina da gure Komunitatean".

Sanzek azpimarratutakoaren arabera, akordio hau Estatuko Administrazio Orokorraren, ADIFen eta Foru Komunitateko Administrazioaren artean korridorea eraikitzeko hitzarmenak sinatu zirenetik urtebete eskas igaro denean lortu da, "guk proposatutako helburuak betez". "Gure helburuei dagokienez –Nafarroakoei aipamen eginez- guztiak beteta daude", esan du.

Gobernuaren akordioaren ostean, kontratazio-espedientea abiatuko da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak gaur bertan sinatuko duen foru-aginduaren bidez. Testua aste honetan argitaratuko da Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian, eta bertan egongo da 40 egunez. Epe hori amaitu ondoren, aurreikuspenen arabera, lanak esleitu eta abiatuko dira.

42.426.854,31 euroko gastua honela banatuko da hurrengo aurrekontu-ekitaldietan: 5 milioi 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura; 20 milioi 2012an; eta gainerakoa, 17.426.854,31 euro, 2013an.

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak, Gobernu Zentralarekin sinatutako konpromisoen arabera, Castejón-Iruñerria tartea garatu eta bultzatu behar duela, Zaragoza-Iruñea Abiadura Handiko Linearen barruan. Tarte hori zatitu egin da proiektuak eta obrak egiteko, azpitarte hauetan: Castejón–Alesbes, Alesbes–Erriberri, Erriberri–Tafalla, Tafalla–Campanas eta Campanas–Ezkirotz.

Era berean, Castejón-Alesbes azpitarteko oinarrizko proiektua, 14,775 kilometroko luzerakoa, bitan zatitu da lizitazioari begira: Castejón-Cadreita, 6,195 kilometrokoa, eta Cadreita-Alesbes, 8,58 kilometrokoa. Azken tarte hori da Foru Gobernuak gaur lortutako akordioari lotutakoa.


 

Aurretiazko urratsak

Dakigunez, 2009ko maiatzaren 16an, "Nafarroan Zaragoza-Iruñea abiadura handiko linea eraikitzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko lankidetza-protokolo orokorra" sinatu zen.

Sustapen Ministerioko Plangintza eta Azpiegituraren Estatu-idazkaritzaren ebazpen batek, 2010eko martxoaren 30ean, ADIFen esku utzi zuen Zaragoza-Iruñea Abiadura Handiko Linenaren Castejón-Iruñerria tartearen eraikuntza.

2010eko apirilaren 9an, Estatuko Administrazio Orokorrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta ADIF ente publikoak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Zaragoza-Iruñea abiadura handiko linea eraikitzeko, eta jardun jakin batzuen gaineko enkargua egiteko hitzarmena ere sinatu zuten.

Hitzarmen hori dela bide, 2010eko abenduaren 17an, ADIFeko lehendakariak Castejón-Alesbes azpitarteko plataformaren oinarrizko proiektua behin-behinean adostea erabaki zuen, eta desjabetzen eranskina jendaurrean jartzeko espedientea irekitzea agindu zuen.

2011ko apirilaren 13an, ADIFeko lehendakariak oinarrizko proiektu horren informazio publiko eta behin betikoaren espedientea onestea ebatzi zuen, eta hilabeteko horren 19an, ADIFek Cadreita-Alesbes azpitartearen eraikuntza-proiektua behin betiko onetsi zuen, 42.426.854,31 euroko lizitazio-oinarriarekin (BEZ barne) eta 28 hilabeteko betearazpen-epearekin. Gaur, 2010eko hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak lizitaziorako onetsi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Detalle del tramo Cadreita-Villafranca
Período de información pública
Estado del resto de proyectos del TAV
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa