(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugaz gaindiko lankidetza proiektu bati esker Pitillasko "Casa Goñi" jauregia birgaitu ahal izango da astelehena, 2011.eko maiatzak 2


Gobernuak Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin eta Biarrizko Eskal Eureka Elkartearekin egingo den lankidetza baimendu du Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetza Programaren barruan


Nafarroako Gobernuak Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin eta Biarrizko Eskal Eureka Elkartearekin egingo den hitzarmena baimendu du gaurko bileran. Hitzarmena, Foru Erkidegoarena den Pitillasko "Casa Goñi" jauregia birgaitzeko orduan, berrikuntza teknikoak eta pedagogikoak ezartzeko izango da. Eraikina birgaitzeko, Gobernuak 554.177,71 euro emango ditu guztira 2012 eta 2013 urteetan (271.547,08 eta 282.630,63 euro, hurrenez hurren).

Hitzarmena Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren barruan izenpetuko da. Lurralde Lankidetza horren helburua proiektu komunak burutzeko Espainiako eta Frantziako agente sozioekonomikoen lankidetza ekintzak sustatzea eta batera finantzatzea da. Programa finantzatzeko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) emandako 168 milioi euroren aurrekontua dago; jarduera bakoitzaren kostu osoaren % 65 ordaintzen laguntzen du.

Bestalde, mugaz gaindiko lankidetza publiko eta pribatuaren proiektuak Nafarroako garapen ekonomikoaren eredu berriaren (MODERNA Plana) helburuak betetzen ditu:  Hezkuntzako ildo estrategikoak, talentua eta giza kapitala, administazio publikoa, I+G+B eta internazionalizazioa. Proiektuak, halaber, eraikuntza jasangarrien eta lanbide heziketako programa espezifikoak garatzearen aldeko pustu estrategikoa egiten du.

Obra burutzeko behar den proiektua eginda dago, hortaz, hitzarmena sinatu eta Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programa kudeatzen duen agintariak proiektua onetsi ondoren, 2010eko irailaren 1ean obra hasiko da eta 2013ko apirilaren 30era arte iraungo du.

Proiektuaren aurrekontu osoa 1.315.165,28 euro da: Nafarroako Gobernuak 554.177,71 euro emango ditu, Eskal Eurekak 484.776,94 euro eta Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioak 276.209,63 euro.  Esan bezala, kostuaren % 65 EGEF funtsen bidez ordainduko da; hortaz, proiektuko hiru erakunde partaideek 854.856,78 euro berreskuratu ahal izango dute.

"Casa Goñi" jauregia

Pitillasko "Casa Goñi" Jauregia Nafarroako Foru Erkidegoaren jabetzako higiezina da. Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorrean dago jasota eta Ekonomia eta Ogasun Departamentura dago atxikita. XVIII. mendeko eraikin barrokoa da eta Pitillasko José Antonio Elola kaleko 2. zenbakian dago. Eraikina Nafarroako Monumentuen Katalogoan agertzen da.

Gaur egun, eraikinaren egoera orokorra eskasa da eta albait azkarren jardun behar da eraikina deuseztatzea eta erabat galtzea eragozteko.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa