(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Anfas elkarteko ordezkaritza hartu du, entitatearen 50. urteurrenean asteartea, 2011.eko maiatzak 3


Adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dien elkarteak 1999an Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dien Nafarroako Anfas elkarteko ordezkaritza zabala hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, entitatearen 50. urteurrena dela eta. Ordezkaritzaren buru Uxue Zulet Jurío lehendakaria izan da. Sanz Lehendakariaren alboan María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria egon da.

ANFASen berrogeita hamargarren urteurrena

Sanz Lehendakariak ANFAS elkartea hartu du, entitatearen 50. urteurrenean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dien Nafarroako Anfas elkarteko ordezkaritza zabala hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, entitatearen 50. urteurrena dela eta. Ordezkaritzaren buru Uxue Zulet Jurío lehendakaria izan da. Sanz Lehendakariaren alboan María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria egon da.

Anfas elkartea Iruñean sortu zen 1961eko maiatzaren 28an, eta 1962ko urtarrilaren 2an onetsi zituen estatutuak. 1999an Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina eman zion berrogei urteko ibilbidearengatik. ANFAS elkartearen eginkizuna Nafarroan adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea, garapen pertsonala eta gizarteko parte-hartzea hobetzea da.  
ANFASen berrogeita hamargarren urteurrena

Sanz Lehendakariak Uxue Zulet Anfas elkarteko lehendakariari oroigarria eman dio entitatearen 50. urteurrenean. ( irudia handitu )

Gaur egun, Elkartea 2.600 bazkidek osatzen dute. 1.000 bazkide inguru familiakoak dira, eta gainerakoak bazkide osoak. 60 pertsona baino gehiago kontratatuta ditu eta aldi baterako kontratuak egiten dira arnasa hartzeko, oporretako eta udako aisia programetarako. Horrez gain, 500 boluntariok entitatearen helburuak betetzen laguntzen dute.

Desgaitasuna duten pertsonentzako eta horien familientzako programa eta zerbitzuen barruan, hurrengoak sartzen dira: arreta goiztiarra, oporrak, psikomotrizitatea eta musikoterapia, kirolak, informatika, etxebizitza eta bizitza autonomorako trebetasunak. Besteak beste, elkartea Tasubinsa enpresaren titularra da. Enpresa 1990ean sortu zen eta industria-azpikontratazioan aritzen da hainbat arlotan, esaterako plastikoen injekzioa eta apainketa, muntaketa elektronikoak eta elektrikoak, muntaketak automoziorako eta kableak, eta eraikinak eta azpiegiturak kontserbatzea eta gune berdeak mantentzea. Horren bidez, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzen da.

Sanz Lehendakariak hitzaldian esan duenez, "50. urteurrena ekonomiari dagokionez gaur egungo egoera zailean ospatzea pozgarria da, jarduera hau merkatuaren funtzionamendu-erregelez kanpo garatzen baita eta gizarteak gehien behar dutenekin duen konpromiso irmoa erakusten baitu. Esparru guztietako zailtasunak eta aurrekontu-murrizketak gorabehera, Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten pertsonak artatzeko eta laneratzeko jarduera hauetarako zuzkidura ekonomikoei eutsi die eta kasu batzuetan zuzkidurak handitu ditu".

2006 eta 2011. urteen bitartean, ANFASek Nafarroako Gobernutik 1,1 milioi euro jaso ditu. Kopuru horretatik zenbatekorik garrantzitsuena, 994.793 eurokoa, 2006 eta 2007 ekitaldien artean gauzatu zen Tuterako Nuestra Señora de Lourdes zentroa zaharberritzeko. Zentro horretan desgaitasuna duten pertsonei arreta espezializatua eskaintzen zaie. 2009an, Nafarroako Gobernuak 95.000 euroko diru-laguntza eman zuen elkarteak Lizarran, Tuteran, Tafallan eta Zangozan dituen zentroak zaharberritzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Discurso del Presidente Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa