(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Jauregian Aralarko Aingeruaren bisita izango dute asteazken honetan asteartea, 2011.eko maiatzak 3


Foru Gobernuko kideek irudiari harrera egingo diote jendearentzat irekia izango den ospakizun ospetsuan


Datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, Nafarroako Jauregira egingo du bisita Aralarko Aingeruak, pazko-egunaren osteko astean instituzio, ikastetxe, parrokia eta Iruñeko beste erakunde batzuetatik egiten duen bisita dela-eta.

Nafarroako Gobernuak San Miguelen irudiari egingo dio harrera ospakizun ospetsu batean. Foru Gobernuaren egoitzan hasiko da 11etan eta jendearentzat irekia izango da.

Aurreikusi denaren arabera, ordu horretan, irudia Nafarroako Jauregiko ate nagusira iritsiko da. Mikel Garciandia Goñi Aralarko Santutegiko kapilauak eramango du Nafarroako Ereserkiaren doinua entzuten den bitartean.

Harreraren ostean, prozesio desfilea egingo dute ekitaldi ospetsuetan ohikoa den akonpainamenduarekin, hots, arma erregea, mazolariak eta aguaziltxo zuzi-eramaileak. Taldeak eraikineko hainbat gela zeharkatuko ditu, kaperara iritsi arte. Bertan, Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parrokoak eukaristia egingo du.

Erlijio ospakizunaren ostean, bertaratuek San Migelen irudiak daraman "lignum crucis" erlikia gurtu eta Jauregiaren ateraino prozesioan lagundu ahal izango diote. Han azken ekitaldia egingo dute, hots, bertaratuak eta Nafarroa osoa bedeinkatuko dira.

Ospakizunean Iruñeko Katedraleko Musika Kaperaren eta Ganbera Orkestraren musika entzungo da, Fernando Sesma Urzaizen zuzendaritzapean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa