(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuaren ustez, irakasleen LEP partzialak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako mugak betetzen ditu asteazkena, 2011.eko maiatzak 4


Gogorarazi du Hezkuntza Departamentuak zuhurtziaz eta arduraz jardun zuela estatuak errekurtsorik jarri ahal izatea saihesteko


Irakasle talde bat teknologia berriei buruzko trebakuntza ikastaro batean

Irakasle talde bat

Nafarroako Gobernuaren ustez, Foru Erkidegoan onetsi zen irakasleentzako 132 lanposturen lan eskaintza publiko partzialak 2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako jardunekoen berritze tasaren % 30eko muga errespetatu eta betetzen du.

2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeko 23. artikuluak ezartzen duenaren arabera, aurten, sektore publikoan sartuko diren plaza berrien kopurua jarduneko berritze tasaren % 10ekoa izango da eta lehentasuna duten edo oinarrizko zerbitzu publikoen jardunean eragiten duten sektore, egiteko eta kategoria profesionaletan pilatuko dira. Halaber, irakasle funtzionarioen lanpostu kopurua zehazteko orduan, agindu horrek % 10etik % 30era igotzen du jardunekoen berritze tasa.

Otsailaren 14ko 11/2011 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioan unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako lan eskaintza publiko partziala onetsi zuen. Dekretu horrek zera dio: "muga hori bete behar dela kontuan izanik, bidezkoa da irakasleentzako 132 lanposturen lan eskaintza publiko partziala onestea, hezkuntza sistemaren beharrizanekin bat etorriz, albait azkarren bete behar diren espezialitateetan".

Azaldutakoaren arabera eta 2010ean Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko langileen artean 471k erretiroa hartu zutela kontuan hartuta, aurkaratu den lan eskaintza publikoko irakasleen lanpostu kopuruak betetze tasaren % 30eko muga errespetatzen du.

Gobernuak deialdia bertan behera uztearen aurka alegatuko du

Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoa LEPren deialdia bertan behera uztearen aurkako alegazioa lantzen ari da dagoeneko. Estatuak aurkeztutako errekurtsoan eskatzen da deialdia bertan behera uzteko.

Foru Gobernuak dioenez, "ezarritako mugaren arabera, jardunekoen berritze tasaren % 30eko muga errespetatzen duten irakasleentzako lan eskaintza publikoak Aurrekontuen Legean ezarritakoarekin bat datoz. Izan ere, legeak ez du ezartzen kategoria bakoitza berritu behar denik; horren ordez, lan eskaintza publikoa lehentasuna duten sektore, funtzio eta kategorietan pilatu behar dela jasotzen du".

2010eko urriaren 22ko Bitariko Batzordearen bileran erabaki zena gogorarazi behar da, izan ere, bertan zeuden hiru sindikatuen aldeko botoaren bidez, irakasleentzako 400 lanposturen lan eskaintza publiko bat onetsi zen. Bilera horretan Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen lan baldintzei buruzko hitzarmena adostu zen 2010 eta 2011rako Administrazioaren eta sindikatuen artean. Hala ere, azkenean, Hezkuntza Departamentuak 132 lanposturen LEP partziala onestea erabaki zuen 2010eko otsailean.

Hezkuntza Departamentuak aurrez adostu zen LEP ez egiteko eman zituen arrazoien artean, hain zuzen ere, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako baldintza zegoen. Departamentuak berak adierazi zuenez, lege horrek zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko agintzen du, hau da, ezarritako berritzeen mugara egokitzen den LEP partziala egin eta beharrizanik berehalakoenak eta premiazkoenak betetzeko.

Nafarroako Gobernuak espero du Ekonomia Ministerioak, errekurtsoak jartzeko orduan, ez egitea bereizketarik 2011rako irakasleentzako lan eskaintza publikoak onetsi dituzten gainerako erkidegoen artean. Hauek dira beste erkidegoak: Andaluzia (3.796 lanpostu). EAE (1.515), Katalunia (1.245), Gaztela eta León (510), Aragoi (320), Extremadura (241), Balear Uharteak (146), Asturias (118), Valentziako Erkidegoa (110).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa