(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Reina Sofía ospitaleak Barazkiak Goresteko Jardunaldiekin bat egin du, menu berezi batekin osteguna, 2011.eko maiatzak 5


Kutz kontseilariak paziente bati zainzuriekin, orburuekin eta espinakekin egindako bazkariaren erretilua eman dio


agintariak eta pazientea

Agintariek barazkien erretilua eman diote paziente bati. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak Tuterako Reina Sofía ospitalea bisitatu du gaur goizean, zentro horretan Barazkiak Goresteko Jardunaldien XVII. edizioa antolatu delako. Aurreko edizioetan bezala, osasun-zentroak menu berezia prestatu du pazienteentzat eta langileentzat.

Bisitaren hasierako ekitaldian, Miguel Ángel Gil Reina Sofía ospitaleko zuzendariak, Luis Casado Tuterako alkateak, Javier Añón Orden del Volatíneko lehendakariak (jardunaldiak antolatzen dituen entitatea) eta Kutz kontseilariak parte hartu dute. Ekitaldi horretan, kontseilariak barazkien ezaugarri dietetikoak nabarmendu ditu, dieta orekatuan ezinbestekoak direnak, eta horiei esker gaixotasun ugari prebenitu daitezkeela esan du.

Jarraian, parte-hartzaileak osasun-zentroko logela batera joan dira, eta kontseilariak gaurko menu berezia zuen erretilua paziente bati eman dio. Menua Reina Sofía ospitaleko sukaldaritza-taldeak egin du, eta Javier Blasco Tuterako Sent Soví jatetxeko sukaldariak diseinatu du. Sukaldariak esandakoaren arabera, lehen platera zainzuriak eta irundako arrautza izan da, jarraian legatza orburuekin lagunduta, eta amaitzeko, espinaken bizkotxoa.

Aurkezpenaren ostean, bertaratuek plater horien dastaketan parte hartu dute.

Gogoan izango dugunez, apirilaren 29tik maiatzaren 8ra, Tutera Barazkiak Goresteko Jardunaldien egoitza nagusia izaten da. Ekitaldi hori urtero egiten da, nazioko eta nazioarteko izaera du eta jendeari baratzeko produktuak hurbiltzeko diseinatzen da. Ekitaldien programa Orden del Volatínek eta Tuterako Udalak diseinatzen dute, eta dastaketak, jardunaldi teknikoak, ibilbide gastronomikoak eta kongresuak izaten ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa