(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak abeltzaintzaren sektorerako finantza laguntza berriak emango direla iragarri du osteguna, 2011.eko maiatzak 5


Nafarroako Gobernuak ustiategietarako maileguen interesen hobariak emango ditu eta itzultzeko orduan gabealdiak beregain hartuko ditu


Transcripción textual del video

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritzaren sektorearentzat laguntza berriak emango direla iragarri du. Laguntza horiei esker, Nafarroako Gobernuak, bi urtez, nekazaritzako ustiategiak hobetzeko maileguen interesen hiru punturainoko hobariak emango ditu eta dagoeneko eman diren maileguak itzultzeko orduan bi urteko gabealdi baten finantzazioa beregain hartuko du. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emango ditu 2011-2012 denboraldirako.

Halaber, Sanzberro kontseilariak iragarri du Ingurumen Ministerioari eta Landagune eta Itsas Ministerioari eskatuko diola abeltzainei Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) soberakinen funtsetatik beste 30 milioi euro emateko.

Gaur goizeko agerraldian, Sanzberro kontseilariak Nafarroako Gobernuak eta Foru Erkidegoko nekazaritza erakundeek 2014-2020 denboraldirako NPBren erreformaren inguruan duten jarrera azaldu du.

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritzaren sektorearentzat laguntza berriak emango direla iragarri du. Laguntza horiei esker, Nafarroako Gobernuak, bi urtez, nekazaritzako ustiategiak hobetzeko maileguen interesen hiru punturainoko hobariak emango ditu eta dagoeneko eman diren maileguak itzultzeko orduan bi urteko gabealdi baten finantzazioa beregain hartuko du. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emango ditu 2011-2012 denboraldirako.

Halaber, Sanzberro kontseilariak iragarri du Ingurumen Ministerioari eta Landagune eta Itsas Ministerioari eskatuko diola abeltzainei Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) soberakinen funtsetatik beste 30 milioi euro emateko.

Neurri horiek abeltzaintzarentzako laguntzen paketean daude jasota; Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak eman zuen horren berri joan den apirilaren 11n. Neurri horiek guztiak abian jarri dira: 1) Abeltzainentzako beherapenak ezarri dira PFEZeko moduluetan; 2) animalien gorpuak ustiategietatik kentzeko diru-laguntzak Bruselak baimentzen dueneraino, % 85eraino igo dira; 3) animaliak eramateko garraio gidaren tasak bere horretan utzi dira; 4) bi hilabete aurreratu da (ekainetik apirilera) behi ume-hazleengatiko laguntzen ordainketa, abeltzainaren likidazioari mesede egiteko (960 abeltzainek 4,2 milioi euro jaso dute 25.000 abelburuko), eta 5) ekoizleen erakundeen sorrera bultzatu da, batez ere esnekien eskoizpenaren sektorean.

Gaur goizeko agerraldian, Sanzberro kontseilariak Nafarroako Gobernuak eta Foru Erkidegoko nekazaritza erakundeek 2014-2020 denboraldirako NPBren erreformaren inguruan duten jarrera azaldu du.

Sanzberro kontseilariarekin batera izan da Departamentu bereko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera. Hauxe izan da, luzeago azalduta, kontseilariak eskaini duen informazioa:

Abeltzaintzaren sektorearentzako laguntzak

Zerealen prezioen igoerak pentsuen eta beste elikagai batzuen prezioaren igoera eragin du. Produktuaren azken prezioek ere gora egin ezean, horrek ondorio kaltegarriak eragiten ditu abeltzaintzaren sektoreko ekoizpen gastuetan. Horregatik, Europako abeltzaintzako ustiategietan krisia sortu da. Krisiak eragin handiagoa izan du ekoizpen mota jakinetan, esate baterako, abeltzaintza intentsiboan eta haragitarako eta esnetarako behiak hazteko abeltzaintzan. Esnetarako behien ustiategi batzuei transformadoreen ordainketa etendurak kalteak eragin dizkie, esnea haiei entregatzen zietelako.

Sektoreko erakundeek emandako datuen eta egindako azterketen emaitzetatik ateratzen den ahobatezko ondorioa da abeltzaintzaren sektorea krisi larrian dagoela, abeltzaintza mota gehienei eragiten ari dela eta zerealen prezioen igoerak krisia larritzen duela edo krisiarekin zerikusia duela.  Krisi horren ondorioz, abeltzaintzako ustiategi ugari desagertu daitezke eta, ondorioz, lanpostuak galdu eta jarduera ekonomikoa murriztu. Egoera hori larriagotu egiten da landa eremuetan gehienbat, izan ere, leku horietan ekonomiaren aldetik bideragarriak diren jarduera alternatiboak eskasak dira.

Krisiaren eragina murrizteko, Nafarroako Gobernuak laguntza berri bat abiaraziko du (1) eta Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioari eskatuko dio abeltzaintzara baliabide ekonomiko gehiago bideratzeko (2), Europako araudiak ematen dituen aukeren barruan eta Europako funtsen bidez:

1. Maileguetan hobariak ematea. Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioak bi laguntza jarri ditu abian. Maiatzaren erdialdera BOEn azalduko dira eta Nafarroan modu espezifikoan aplikatuko dira, nekazaritzaren arloko eskumenei jarraiki:

Lehenengoa kapital zirkulatzailean likidezia lortzeko kredituak eskatu behar dituztenentzat da. Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioak kreditu hori lortzeko beharrezkoa den bermea eskaintzen du eta eskatutako kopuruaren % 1,5erainokoa izan daiteke. Estatuaren berme hori lortzen duten Nafarroako abeltzainei Nafarroako Gobernuak maileguaren interesaren 3 puntuko finantzazioa eskainiko die bi urtez. Hau da, abeltzain bati % 4ko intereseko kreditu bat emanez gero, lehen bi urteetan % 1eko interesa baino ez du ordainduko; gainerakoa Nafarroako Gobernuak hartuko du beregain. Diru-laguntza jaso dezaketen maileguen muga 40.000 euro izango da eta abeltzain profesionalek, nagusiki abeltzaintzan jarduten direnek eta krisiaren eragina bereziki jasan duten talde batzuek, esate baterako Nueva Rumasaren hartzekodunek, izango dute lehentasuna.

Bigarren laguntza ustiategietan hobekuntza planak burutzeko dagoeneko kredituak jaso dituzten abeltzainen kasuetarako da. Halako kasuetan, Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioak 2 urteko gabealdia finantzatuko du. Hau da, abeltzainek maileguaren ordainketa bere horretan utziko dute bi urtez, krisialdian aktibo gehiago eduki ahal izateko. Neurri hori ez da aplikatuko Nafarroan. Hobekuntza planetarako kredituak jaso dituzten abeltzain nafarrak estatuko gainerako erkidegoetakoen aukerekin alderatuta desberdintasun egoeran egon ez daitezen, Nafarroako Gobernuak baldintza berberak dituen laguntza bat eratu du, Foru Erkidegoaren funtsen bidez finantzatuko dena.

Nafarroako Gobernuak 300.000 euro emango ditu 2011 eta 2012an laguntza horietarako.

2. 68. eta 69. artikuluetan aipatutako laguntzen aldaketa. Europako Batzordearen 73/2009 zenbakiko Erregelamenduaren 68. eta 69. artikuluek, 2009. urtetik, estatu kideei baimena ematen die erabili ez diren NPBren funtsak sektorerik kalteberenen artean banatzeko.

Espainian, soberakin hori 144 milioi eurokoa da. Hasiera batean, belar laboreetara bideratu zen (70,6 milioi) eta gainerakoa abeltzaintza jardueretara (73,4 milioi). Abeltzaintzaren sektorearen egoera zaila dela eta, Nafarroak zera proposatu du: gaur egun abeltzaintzaren sektoreak ez direnetara bideratzen diren 30 milioi euroak abeltzaintzaren sektoreen artean banatzea.

Nafarroako NPB eta horren erreforma

Nekazaritza Politika Bateratuak (NPB) Europako nekazari eta abeltzainentzako laguntza ildo batzuk ezartzen ditu. Elikagaien segurtasun arloko arau zorrotzak eta merkatuaren liberalizazioa kontuan izanik, laguntzarik gabeko nekazaritza jarduera ez litzateke izango bideragarria Europan. Halaber, beharrezkoa da nekazaritza jarduera finkatua izatea, aberastasuna modu homogeneoagoan banatzeko aukera ematen duelako, landa ingurunea eta ingurumena babesteko funtsezkoa delako eta Europako gizartearen elikatzeko autosufizientzia areagotzen duelako. Nafarroan, 18.000 nekazari eta abeltzain inguruk jasotzen dituzte NPBren laguntzen onurak. Azken kanpainan, NPBk 120 milioi euro erabili ditu Nafarroako nekazaritzako laguntzetarako.

NPB sortu zenetik, hainbat erreforma egin ditu. Orain beste aldaketa bat prestatzen ari dira. Aldaketa horren bidez, NPBren oinarriak ezarriko dira 2014-2020 denboraldirako. Europako Batzordearen irizpideen arabera, oinarri horiek honako helburu hauek lortzera bideratu behar dira: ingurumena errespetatu behar dute eta bidezkoagoak eta eragingarriagoak izan behar dute. Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak agiri bat egin du, Foru Erkidegoko nekazaritza erakundeekin, UAGN, EHNE eta UCAN elkarteekin kontsultatu ondoren. Agiri horretan adostutako irizpideak daude jasota, eta Nafarroako Gobernuak Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioari jakinaraziko dizkio. Nafarroak espero du Espainiak EBren aurrean defendatuko duen jarreran irizpide horiek gehituko dituela. Hauek dira irizpideak:

Nafarroa bat dator Ingurumen eta Landagune eta Itsas Ministerioarekin NPB berriaren inguruko alderdi nagusietan, esate baterako, NPB Europa osorako bakarra izatea, laguntza zuzenei eustea eta merkatuetan esku hartzea, eta laguntzak nekazarien eta abeltzainen sarrerak egonkortzeko izatea, landa garapenerako eta ingurumenerako jarduera estrategikoak mantentze aldera. Testuinguru orokor horretan, Nafarroaren ustez, etorkizuneko NPBk ondoren azaltzen diren helburuak betetzeko balio duen bitartekoa izan behar du:

1) Kalitatezko elikagaiak ekoiztea Europako merkatuak hornitzeko beste eta kanpoko elikagaiekiko mendekotasuna saihestea.

2) Laguntza zuzenak ekoizpen eraginkorra duten nekazari aktiboentzat izan behar dira. . Eskubide historikoen egungo sistemak laguntzen emakida burokratizatzen du (sinplikatzeko printzipioaren aurkakoa) eta nekazari gisa jarduten ez direnek jasotzea ahalbidetzen dute. Horrek nekazari berriak sortzea eragozten du eta ez ditu ez inbertsioak ez lehiakortasuna sustatzen.

3) Merkatuek berdintasunaren printzipioa jarraitu behar dute ekoizle guztien artean, baita hirugarren herrialdeetako produktuekiko elkarrekikotasunaren printzipioa ere, lehiakortasuna gal ez dadin. Nekazaritzako errentaren % 30 laguntzetatik lortzen da, baina % 70 nekazaritzako produktuak merkaturatzetik; hortaz, aurreko NPBen erreformek merkatuak kudeatzeko bitartekoak desegin izana oso kaltegarria izan da Europako nekazaritza jarduerarako. Prezioen gorabeherek jardueraren mantenuari kalte egiten diete eta, ondorioz, elikagaiekiko mendetasuna handitzen da. Nafarroaren iritzia zera da: NPBk merkatua kudeatzeko mekanismoak indartu behar ditu, malguagoak izan daitezen, merkatuaren errealitatera egokituak eta stock estrategikoak eratzea aurreikusten dutenak. Europako nekazarien eta hirugarren herrialdeen arteko lehiaren desabantaila elikagaien segurtasunaren baldintzak dira, izan ere, horrek kostu osagarriak ditu. Kostu horiek elikagaien inportazioari buruzko xedapenetan jaso behar dira, merkataritzaren nazioarteko hitzarmenei jarraiki.

4) NPBk ekoizleen kooperatiben eta erakunde profesionalen sorrera sustatu behar du nekazaritzaren sektoreak elikagaien balioen katean duen lekua indartzeko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa