(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Nekazaritzako Elikagaien I. Kongresu Nazionalaren irekiera-ekitaldian egon da osteguna, 2011.eko maiatzak 5


Topaketa sektoreko berrikuntzari eskainita dago eta Nafarroako Gobernuak babesten du


Nekazaritzako Elikagaien Kongresu Nazionala

Nekazaritzako Elikagaien Kongresu Nazionala. Ezkerretik eskuinera: Joaquín Olona, Julio Lafuente, Sanz Lehendakaria, José Luis López eta José Miguel del Amo. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria Nekazaritzako Elikagaien I. Kongresu Nazionala irekitzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean. Kongresua Iruñean egingo da, "Berritu aurrera egiteko" lemapean. Kongresua Aragoiko, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatu du eta Nafarroako Gobernuak babesten du.

Irekitze-ekitaldian hurrengo hauek ere parte hartu dute: Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, José Luis López Rodríguez Iruñeko Udaleko zinegotziak, Joaquín Olona Blasco topaketa antolatu duen Elkargoko dekanoak eta José Miguel del Amo Villarías Elkargoaren Nafarroako ordezkariak.

 
Nekazaritzako Elikagaien Kongresu Nazionala

Nekazaritzako Elikagaien Kongresu Nazionala. Bertaratuak. ( irudia handitu )

Kongresua maiatzaren 5ean eta 6an egingo da, eta hiru arlo tematiko aztertuko ditu: prozesuaren teknologia berriak, berrikuntza produktuetan eta merkatuetan, eta konponbide bioteknologikoak elikaduran. Kongresuko jardueren barruan kasu praktiko eta arrakastatsuak aurkeztuko dira, hala nola, enpresa hauenak: Instituto Tomás Pascual, Lacturale, Grupo AN, Olus Tecnología, Kaiku-Tecnolat, LEV2050, Grupo Ordesa eta Embutidos Goikoa.

Nekazaritzako elikagaien sektoreko lehenengo topaketa zientifiko nazionala egiteko Iruñea hautatu dute, Nafarroako enpresek eta Nafarroako Gobernuak sektorea berritzeko betidanik izan duten interesa eta ahalegina direla bide. Hala azaldu zuen Joaquín Olona Nekazaritzako Ingeniarien Elkargoko dekanoak joan den apirilaren 27an, Kongresua aurkezteko ekitaldian.

Kongresua irekitzeko hitzaldian, Sanz Lehendakariak nekazaritzako elikagaien sektoreko datuak eman ditu Foru Komunitatean. Lehendakariaren esanetan, "sektore giltzarria da Nafarroaren orainaldirako eta etorkizunerako. Hala deskribatzen du Moderna Planak, politikaren, gizartearen, enpresaren eta unibertsitatearen arloko eragileek 20 urteko proiekzioarekin egindako azterlan handiak; azterlan horretan, potentzialtasunik handienak dituzten sektoreak definitzen dira".

 

Nekazaritzako elikagaien industria Nafarroan

Elikadura-industriak Nafarroako industria arloko BPGd-ren %16 inguru ematen du, 12.000 langile baino gehiago ditu eta Foru Komunitateko industria-sektorearen liderretako bat da, enpresa-ehunaren aberastasunari zein eragileen aniztasunari eta ospeari erreparatuz gero. 2010ean, nekazaritzako elikagaien sektorea inbertsioei dagokienez aktiboenetakoa izan zen, 261,6 milioi eurorekin (inbertsio horren %75 ekimen pribatuarena izan zen), eta nazioarteko merkatura gero eta gehiago bideratuta dago, merkataritza-balantza positiboarekin, inportatzen duena baino %71 gehiago esportatzen baitu.

Nafarroa berrikuntzari dagokionez komunitate liderra da. 2010ean, BPGd-ren %2,13 I+G-ra bideratu zuen, eta nazioak %1,38. Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak urtean 18 milioi euro inguru inbertitzen ditu I+G+b-n, hau da, Nafarroan ikerketan egindako inbertsio guztiaren %10. Nekazaritzako elikagaien sektoreak I+G+b-n egindako inbertsio horiek gora egin dute etengabe azken urteetan: 2004an 12,8 milioi izan ziren, eta gaur egun 18 milioi dira.

Nafarroako Gobernuaren ustez, nekazaritzako elikagaien sektorea giltzarria da Komunitatearen etorkizun ekonomikoan, eta hala jaso da Moderna Planean. Horretarako, sektorean ikerketa bultzatzen du, hurrengo hauen bidez:

- Erakunde eta enpresa publikoak: Evena, ITG Agrícola, ITG Ganadero, ICAN, Riegos de Navarra.

- Institutu teknologikoak: Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria (CNTA, Laboratorio del Ebro) eta Lekunberriko Institutu Laktologikoa.

- Unibertsitateak: Agrobioteknologia Institutua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Elikaduraren Zientzien Institutua (Nafarroako Unibertsitatea).

Era berean, Nafarroako Gobernuak sektorearen lehiakortasuna hobetzeko mekanismoak abian jarri ditu. I+G-ra bideratutakoen artean, hurrengoak aipatu behar dira:

- Nekazaritzako Elikagaien Kllusterra, eragile guztiak sektorea dinamizatzeko ardura duen foro bakar batean biltzen dituena.

- Eskaera eta Eskaintza Teknologikoaren Mapa. Horri esker, zentro teknologikoek industrien eskaera teknologikoa zein den ezagutzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa