(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilaria Altsasuko San Miguel de Aralar institutuan izan da osteguna, 2011.eko maiatzak 5


494 ikasle ari dira ikasten aurtengo ikasturtean


Catalán eta Esparza Altsasuko institutuko ordezkariekin

Catalán eta Esparza Altsasuko institutuko ordezkariekin ( irudia handitu )

Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria Altsasuko San Miguel de Aralar institutua ikustera joan da gaur goizean. Berarekin izan dira Ikuskapen eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Patxi Esparza,eta ikastetxeko zuzendariordea, María Eugenia Elgarresta.

Institutuan 494 ikasle ari dira ikasten aurtengo ikasturtean. Horietatik 333 Bigarren Hezkuntzan daude eta 161 Batxilergoan, eta A (gaztelaniaz, euskara irakasgaia dute) eta D ereduetan (euskaraz, gaztelania irakasgaia dute) daude banatuta.

Ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako hamabost ikasgela, Batxilergoko zortzi, zortzi banaketa gela, informatikako hiru, musikako gela bat eta plastikako beste bat ditu. Horrez gain, zientzietako, fisikako eta kimikako laborategiak ditu, marrazketako gela bat, ikus-entzunezko bat, liburutegia, tailer bi, ekitaldi aretoa, gimnasioa eta kirol anitzetarako patio-pista.

Gogorarazi behar da, 2009-2011 urte artean 78.679 euro inbertitu direla ikastetxean. Kirol anitzetarako pistan babesleak jarri, berogailuak aldatu eta aldageletako estalkiak konpondu dira, eta kirol anitzetarako pistan aire beroa jarri da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa