(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Urdiain-Altsasuko eta Lodosako industria-poligonoen eraikuntza esleitu du, 3,2 milioi euroren truke
ostirala, 2011.eko maiatzak 6


Harinsa Navasfalt eta AZYSA enpresek izango dute hurrenez hurren proiektu horien lehenengo fasea gauzatzearen ardura


Nafarroako Gobernuak, Nasuinsa sozietate publikoaren bidez, Urdiain-Altsasuko eta Lodosako jarduera ekonomikoen arloaren lehenengo fasea eraikitzeko obrak esleitu ditu. Bi azpiegituretan onetsitako inbertsioa ia 3,2 milioi eurokoa da. 2,5 milioi Urdiain-Altsasuko industria-poligonoari dagozkio, eta 671.315 euro Lodosakoari.

Urdiain-Altsasu eta Lodosa Foru Komunitatean azpiegitura publikoak bultzatuko dituen Nafarroa 2012 Planera bildutako lehentasunezko bi jardun dira. Horiei esker, Sakanan eta Ebroren ardatzean industria-lurzorua sortuko da.

Urdiain-Altsasu poligonoaren lehenengo fasea lizitatzeko aurrekontua 3.489.191 eurokoa zen. Lizitazio-prozesua osatu ondoren eta enpresa lizitatzaileek fase teknikoan eta ekonomikoan lortutako puntuazioak ikusita, eraikuntza Harinsa Navasfalt enpresari esleitu zaio, 2.524.430 euroren truke, hau da, prezioa %27,65 jaitsita. Lanak gauzatzeko epea 10 hilabetekoa da. Lehiaketara 13 enpresek edo aldi baterako enpresa-elkarteek eskaintzak aurkeztu zituzten.

Urdiain-Altsasu poligonoa faseka eraikiko da eta gauzatzea egon dagoen industria-lurzoruaren eskaerara egokituko da, enpresa-proiektu berriak modu egokiagoan artatzeko. Modu horretan, lehenengo fasearen urbanizazioak, esleipenaren objektu denak, barruan hartzen duen ingurua 169.345 m2-ko azalera da, hau da, Urdiain inguruan kokatutako poligonoaren azaleraren %26. Lehenengo fase honetan, industria-partzelen eskuragarritasuna 90.924 m2-koa da. Poligonoaren urbanizazioaren lehenengo fasea garatu da neurri desberdinetako partzelak aldi berean hartuko dituen espazio bat eratzeko, industria txikiak, ertainak eta handiak ezarri ahal izateko.

Lodosako poligonoaren kasuan, lanaren lizitazio-aurrekontua 897.120 eurokoa zen. Enpresa lizitatzaileek arlo teknikoan eta ekonomikoan lortutako puntuazioak ikusita, lanak Azysa Obras eta Proyectos SL enpresari esleitu zaizkio, 671.315 euroren truke, prezioa %25,17 jaitsita. Lanak gauzatzeko epea sei hilabetekoa da. Lizitazio-prozesura 18 enpresek edo aldi baterako enpresa-elkarteek eskaintzak aurkeztu zituzten.

Urdiain-Altsasu

Urdiain-Altsasu poligonoa Foru Komunitateko Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak 2008ko abuztutik industria-lurzoru publikoa sustatzeko egingo duen lanik garrantzitsuena da. Proiektuaren barruan, lan hauek sartzen dira: lurrak mugittzea, drainatzeak, zoruak eta zoladurak, saneamendua eta hornikuntza, hornikuntza elektrikoa, argiteria, telefonia eta telekomunikazioak, seinaleak eta balizamendua.

Nafarroako Gobernuarentzat Urdiain-Altsasuko poligonoa garatzeak interes berezia du, inguruko enpresa-ehuna berritzeko eta modernizatzeko, inbertsio berriak erakartzeko eta lanpostuen sorrera errazteko. Horrez gain, Foru Gobernuak Sakana ingururako planifikatutako lurzoru publikoaren zuzkidurarik handiena da. Industria-ingurua, 938.689 metro koadroko azalera osoarekin, ondo bereizitako bi ingurutan banatutako inguru moduan planteatu da, bakoitza Burunda ibaiaren alde bakoitzean, udalerri desberdinetan. Sakanak gaur egun duen beharrizan nagusietakoa industria-lurzoru antolatu eta urbanizaturik ez izatea da. Inguru hori gaur egungo krisi ekonomikoak gogor astindu du.

Jarduera ekonomikoen arloaren proiektu berriak bi sektore independente mugatzen ditu, bi inguruetako bakoitzarekin bat datozenak: S-1 sektoreak, 647.139 metro koadrokoak, Urdiain udalerrian, jarduera ekonomikoen ohiko poligonoaren egitura du, partzelazio malguarekin. Horri esker, enpresa txikien eta ertainen jarduerak ezar daitezke; S-2 sektoreak, 290.558 metro koadrokoak, Altsasu udalerrian, azalera handiagoko partzeletarako pentsatutako antolamendua du, eta merkantziak trenbidez garraiatzeko pentsatutako partzela handi bat du. Altsasuko Udalak partzela horren hirigintza-garapen xehatua egin behar du. Nafarroako Gobernuak oraintsu Altsasuri dagokion poligonoaren zatian azterketa bat egiteko baimena eman du, urbanizazioaren garapena baldintzatu dezaketen aurri arkeologikoak dauden zehazteko.

Lodosa

Lodosako Udalez gaindiko Plan Sektoriala, 895.877 m²-ko azalerarekin, Lodosa udalerriaren hegoaldean dago, Ebro ibaiaren mendebaldean, Errioxako erkidegoaren mugan. Sartagudako hirigunetik 1.200 metro ingurura eta Lodosako hirigunetik 4.300 metro ingurura dago. Oinarrizko mugak A-68 autobidea (hego-mendebaldea), NA-123 errepidea (hego-ekialdea), Castejón-Miranda de Ebro trenbidea (ekialdea) eta zenbait landa-errepide dira.

Lodosako industria-inguruaren UPSn jarduera ekonomikoak erakartzeko beharrezko azpiegiturak prestatzeko beharrezkoak diren jardunak biltzen dira. Inguru hori oso erakargarria izan daiteke Ebroren ardatzean dagoelako eta komunikazio-sareak (batez ere, A-68 autobidea, Bideko Autobia eta trenbidea), ura (Ebro ibaia eta Lodosako ubidea), saneamendua eta energia-azpiegitura bertan daudelako. Ikuspuntu formaletik, esparru honek forma irregularra du.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa