(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Espainian Suitzako enbaxadore denari egin dio harrera ostirala, 2011.eko maiatzak 6


Suitzako ordezkaria Nafarroa bisitatzera etorri da energia berriztagarrien eta bioteknologiaren alorrean lortutako garapen maila altuaren berri izateko


Miguel Sanz eta Urs Ziswiler

Sanz Lehendakaria eta Urs Ziswiler Suitzako enbaxadorea ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, atzo, osteguna, Espainian dagoen Suitzako enbaxadako ordezkariari, Urs Ziswiler-i, eta Bilbon Suitzako kontsula denari, Markus Schaubi, egin zien harrera Nafarroako Jauregian. Suitzako ordezkaria Nafarroa bisitatzera etorri da energia berriztagarrien eta bioteknologiaren alorrean lortutako garapen maila altuaren berri izateko.

Topaketan, halaber, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, José María Roig Aldasorok, eta Enpresa saileko zuzendari nagusiak, Begoña Urien Angulok, hartu zuten parte eta bisitariek Nafarroako Gobernuak enpresen inbertsiorako eta enplegua sortzeko ematen dituen laguntza politiken berri izateko balio izan zuen.

Programaren amaieran, Energia Berriztagarrien arloko Zentro Nazionala (CENER) eta Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroa (CIMA) ikustera joan ziren.

Urs Ziswilerrek (1949, Muri) Suitzako enbaxadorearen kargua du Espainian 2011ko urtarriletik. Horren aurretik Kanadan, Bahametan eta Estatu Batuetan diplomaziako ordezkari izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa