(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako museo nagusiek "noche en blanco" izeneko gaueko ekitaldi bat eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte ostirala, 2011.eko maiatzak 6


Maiatzaren 14an "noche en blanco" ekitaldia egingo dute eta asteazkenean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute


Nafarroako Museoen Sistema osatzen duten museoek "noche en blanco" izeneko ekitaldia egingo dute maiatzaren 14an eta asteazkenean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez eta Nafarroako Museoen Sistema osatzen dutenekin elkarlanean, datozen egunetarako hainbat jarduera antolatuko ditu: maiatzaren 14an, larunbatean, "Museoen Gaua" egingo dute eta asteazkenean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute.

Hala adostu zuten, atzo, Nafarroako Museoko, Karlismoaren Museoko, Oteiza Museoko, Gustavo de Maeztu Museoko eta Muñoz Sola Museoko ordezkariek aipatutako departamentuan egin zuten bileran.

Maiatzaren 14an, larubatean, Nafarroako Museoa eta Karlismoaren Museoa gaueko hamabiak arte egongo dira zabalik. Programaturiko ekitaldien artean, Nafarroako Museoan egingo den dramatizazio poetikoa, Nafar Ateneoarekin elkarlanean, eta Karlismoaren Museoan egingo den kontzertua dira nabarmenenak.

Maiatzaren 18an, asteazkenean, Nafarroako Museoan "Zaragüeta fotógrafos" erakusketari buruzko hitzaldia emango du erakusketaren komisarioak, Francisco Javier Zubiaurrek. Arratsaldean, Karlismoaren Museoan haurrentzako tailerrak egingo dituzte euskaraz eta gaztelaniaz eta, ondoren, txokolate beroa emango dute. Bestalde, Nafarroako Julio Caro Baroja Museo Etnologikoan museoa bera ikusteko bisita gidatuak ere egingo dituzte.

Gainera, Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Museoen Sistemako gainerako museoei "Museoen Gauean" museo bakoitzaren eraikinean egingo den musika emanaldia eskaini die.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa