(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basoko suteak prebenitzeko joan den neguko kanpainaren amaieran, erretako azalera %20 murriztu da 2010. urtearekin alderatuta

ostirala, 2011.eko maiatzak 6


2011ko lehen hiruhilekoan Nafarroan baso-lurzoruaren 197,59 hektarea erre dira 274 sutetan


Neguko kanpainako suteen balantzea

NLAko suhiltzaileak sutea itzaltzen. ( irudia handitu )

Basoko suteak prebenitzeko 2011ko neguko kanpainan (urteko lehen hiruhilekoa) baso- eta nekazaritza-lurzoruen 197,59 hektarea erre dira Nafarroan izandako 274 suteetan. Erretako azalera %20 murriztu da 2010. urtearekin alderatuta (243,59 hektarea), edizio honetan 45 sute gehiago egon diren arren (2010ean 229 egon ziren).

Urteko lehen hiruhilekoan erretako 197,59 hektarea horietatik 20,11 hektareatan zuhaitzak zeuden (aurreko urteko aldi berean 15,65 izan ziren); 151,85 hektareatan ez zegoen zuhaitzik (203,07 2010ean) eta erretako nekazaritza-azalera 25,63 hektarekoa izan da, iazko antzera (24,87 hektarea).

Hilabeteen arabera, suteen kopururik handiena otsailean egon zen, 123, eta 94,93 hektarea erre ziren. Urtarrilean 72 sute piztu eta 27,53 hektarea erre ziren, eta martxoan 79 sute eta 74,13 hektarea izan ziren.

Martxoan erre da zuhaizti gehien (14,60 hektarea). Otsailean 5,5 izan ziren, eta urtarrilean oso gutxi (0,01 hektarea). Aitzitik, otsailean nekazaritza-lurzoruaren 13,78 hektarea erre ziren, urtarrilean 7,56 hektarea eta otsailean 4,29. Zuhaitzik gabeko baso-lurzoruari dagokionez, urtarrilean 19,96 hektarea erre ziren, otsailean 75,65 eta martxoan 56,24.

Nafarroako Larrialdi Agentziaren

2011ko neguko baso-kanpainaren balantzearen arabera, Nabaskozeko suhiltzaileek 2011ko lehen hiru hilabeteetan sute batean esku hartu zuten (0,001 hektarea erreta), Burgetekoek bitan (zazpi hektarea), Iruñekoak (Trinitarrrak) lautan (5,01 hektarea); eta Zangozakoek seitan (21,51 hektarea).

Lizarrako suhiltzaileek 11 sutetan esku hartu dute (2,84 hektarea); Altsasukoek 16 sutetan (14,65); Cordovillakoek 18 sutetan (2,46 hektarea); Lodosakoek 24 sutetan (7,09 hektarea); Oronozekoek 24 sutetan (62,95 hektarea); Azkoiengoek 30 sutetan (14,93 hektarea); Tafallakoek 32 sutetan (10,88); eta Tuterako parkekoek 84 sute itzali dituzte, 48,23 hektarea erre ondoren. Horrez gain, Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileen esku-hartzerik izan ez duten 22 sute zenbatu dira.



 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa