(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Europaren Eguneko ospakizunetan parte hartu du; aurten Italiaren ingurukoak izan dira astelehena, 2011.eko maiatzak 9


Ekitaldietan Italiako enbaxadorea, Leonardo Visconti, izan da


Miguel Sanz eta Leonardo Visconti Italiako enbaxadorea

Sanz Lehendakaria eta Leonardo Visconti Italiako enbaxadorea ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak Europaren Eguna ospatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Aurten, ospakizuna Italiari buruzkoa izan da. Ekitaldia Nafarroako Condestable Jauregian izan da eta han izan dira Espainian Italiako enbaxadorea dena, Leonardo Visconti Di Modrone, eta Iruñeako Udaleko lehen alkateordea, José Iribas.

Ekitaldira, hauek ere joan dira, besteak beste: Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Erakundeekiko Harremanetarakoa, Kultura eta Turismo kontseilaria eta Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Álvaro Miranda, Alberto Catalán, Juan Ramón Corpas eta José María Roig, hurrenez hurren, Elma Sáiz Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Elena Torres Parlamentuko presidentea eta Francisco Pérez Iruñeako eta Tuterako artzapezpikua. Bestalde, Italiako enbaxadorearekin batera izan dira haren emaztea, Condesa Anna Visconti di Modrone, Enbaxadako idazkari nagusia, Paolo Emanuele Rozo Sordini, eta Iruñean Italiako ohorezko kontsula dena, Carlos Tamburri. 

Sanz Lehendakariak Nafarroa eta Italia lotzen dituzten "nortasunaren eta historiako loturak, eta adiskidetasun eta mirespen harremanak" azpimarratu ditu eta Italia "gure jarduneko alor guztietan kontuan hartzen dugun etengabeko erreferentzia" dela esan du.   Horrez gain, esan du espero duela harremana "mantentzea eta proiektu eta errealitate berri eta interesgarrien bidez handitzea eta, horri esker, batera aurrera egin eta kezkak eta konponbideak partekatzea".  Bestalde, Leonardo Visconti enbaxadoreak esan du gaurkoa lehenengo bidaia ofizialetako bat izan dela eta "Iruñean jaso duen adiskidetasunak, hurbiltasunak eta estimuak hunkitu egin duela".  Hau ere nabarmendu du: "Nafarroan enpresen sektorea lehiatsua da eta Italiako enpresek interes handia dute horretan". 

Mintzaldien ondoren, ekitaldira joan direnak "Nápoles barroca" (Napoli barrokoa) izeneko erakusteta ikustera joan dira. Luciano Pediciniren 37 argazki daude ikusgai, Madrilgo Italiako Kultura Institutuak bildutakoak. Erakusketa maiatzaren 20ra arte egongo da ikusgai Condestable Jauregiko patioan eta lehen solairuan. Bisitan zehar, zenbait solistak hainbat abesti italiar interpretatu dituzte. Ekitaldiaren amaieran, Nafarroako Museoa ikusi eta Iruñeako alde zaharretik ibili dira; arratsaldean, Italiako ordezkariek Energia Berriztagarrien Estatuko Zentrora (CENER) egingo dute bisita.  Horren aurretik, Sanz Lehendakariak Nafarroako Jauregian duen bulegoan egin dio harrera Italiako enbaxadoreari. 

Europaren Eguna

Urtero, maiatzaren 9an, Europaren Eguna ospatzen da Shuman Adierazpenaren urteurrena dela eta. Adierazpen hori gaur egun Europar Batasuna dena sortzeko hasieratzat jotzen da. Nafarroan, duela hiru urtetik, gaurko eguna Europako herrialde bati eskaintzen diote: 2009an Alemania aukeratu zuten eta 2010ean Frantzia. Aurten Italia aukeratu dute Foru Erkidegoaren eta Mediterraneoko herrialdearen arteko harremana indartze aldera.

2010ean Italia izan zen Nafarroako esportazio gehien hartu zituen hirugarren herrialdea, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik. Zehazki, Nafarroak 887.912.197 euroren balioa esportatu zuen hara, hau da, Nafarroako esportazioen % 12. Azpimarratu behar da, azken ekitaldian Italiara egin diren esportazioak ia bikoiztu egin direla, 2009an 456.020.723 euro izatetik 2010ean 887.912.197 euro izatera pasa dira. Inportazioei dagokienez, Italia ere Nafarroara inportazio gehien igortzen dituen hirugarren herrialdea da; 232.541.432 euroren inportazioak egin ditu, hau da, inportazioen % 13,5. Bestalde, Nafarroako atzerriko inbertsioen datuen arabera, azken 10 urteetan (2000 eta 2010 artean) Nafarroan Italiako kapitalaren 33.043.700 euro inbertitu dira. Denboraldi berean, Nafarroak Italian 53.435.300 euroren inbertsio zuzena egin zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Miguel Sanz
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa