(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Salestarren Ikastetxeko jarduna UPS izendatu du astelehena, 2011.eko maiatzak 9


Kongregazioaren zentro berria planteatu du Eguesen, eta egoitzetara bideratutako jarduna gaur egungo ikastetxearen orubean, Iruñeko Aralar kalean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Salestarren Ikastetxeko jarduna Udalez gaindiko Plan Sektorial izendatzea adostu du. Ikastetxea Eguesibarrera lekualdatuko da, eta gaur egungo ikastetxearen orubean, Iruñeko Aralar kalean, egoitzetara bideratutako jarduna planteatu da. Orube hori Viviendas de Navarra SA sozietate publikoak eskuratu du. Ekimena San Juan Bosco kongregazioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta VINSAk sustatu dute.

Salestarren  BHI

Salestarren Ikastetxearen proiektua Sarrigurenen (Eguesibar) ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Salestarren Ikastetxeko jarduna Udalez gaindiko Plan Sektorial izendatzea adostu du. Ikastetxea Eguesibarrera lekualdatuko da, eta gaur egungo ikastetxearen orubean, Iruñeko Aralar kalean, egoitzetara bideratutako jarduna planteatu da. Orube hori Viviendas de Navarra SA sozietate publikoak eskuratu du. Ekimena San Juan Bosco kongregazioak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta VINSAk sustatu dute.

Salestarren gaur egungo ikastetxearen instalazioak zaharkituta daude ikasleei behar den arreta eskaintzeko. Hori dela bide, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Egueseko Udalak eta Salestarren Kongregazioak, joan den urtarrilean, lankidetza-protokoloa sinatu zuten, Eguesibarreko zentroa 2013-2014 ikasturterako prest egoteko eta Iruñean aurreikusitako jarduna egiteko.

Ikastetxe berria (51.171 metro koadroko azalera izango du) Olatzeko eta Sarrigurengo lurretan kokatuko da, Iruñerriko egoitza-inguru garrantzitsuenetako batean. Sarrigurengo Ekohirian kokatuta egongo da, eta leku horretan mota ekonomikoko jarduerak ere planteatu dira, besteak beste, merkataritza-gune bat, hirugarren sektoreko erabileretarako bi partzela eta ekipamendu polibalenterako partzela bat. Sarbiderako bide nagusia planteatu da, Europar Batasuna etorbidearen luzapena izango dena. Jardun horretan, oro har, Egueseko Udal Plan Orokorrean ezarritakoa mantenduko da.

Iruñean eragina duen UPSren esparrua salestarrek gaur egun jarduera garatzen duten orubean kokatzen da. 58.842 metro koadroko azaleran, egoitza-erabilerak eta 3.000 metro koadroko zuzkidura publikoa (zentro zibikoa) planteatu dira. Etxebizitza guztiak libreak izango dira (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 52.8 art. oinarri hartuta), baina sortuko diren plusbaliak, protokoloan ezarritakoaren arabera, etxebizitza babestua sustatzera bideratuko dira. Iruñeko jarduna eta hiriko Udal Plan Orokorra guztiz koherenteak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa