(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dira Martzillako gazteluko horma-irudiak jartzen, gaztelua zaharberritzeko lanen ostean asteartea, 2011.eko maiatzak 10


Corpas kontseilariak lanak bisitatu ditu, Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeko kideekin batera


Corpas kontseilaria eta Ondare Batzordeko kideak, Martzillako gazteluko arma-patioan. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Pedro Luis Lozano Úriz Kultura zuzendari nagusiak eta Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeko kideek gaur goizean bisitatu dituzte Martzillako gazteluko zaharberritze-lanak.

Lanak Nafarroa 2012 Planaren barruan sartzen dira eta 9.617.272,40 euroko aurrekontua dute. Aurrekontu horren %90 Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko du, eta %10 Martzillako Udalak. Lanak 2008ko abenduaren 15ean hasi ziren, Castillo de Marcilla ALZ ABEEri esleitu ondoren. ABEE hori Construcciones Aranguren SA, Construcciones Leache SL eta Construcciones Zubillaga SA enpresek osatzen dute. Lanen betearazpen-epea 36 hilekoa da.

Martzillako gaztelua Nafarroako Gobernuarena da eta Kultura Intereseko Ondasuna da. Eraikinak ez zuen erabilerarik eskuratu zenean eta horren eraginez nahiko hondatuta zegoen, batez ere barrualdeko egitura.

 

Corpas kontesilaria eta Ondare Batzordeko kideak horma-irudien zaharberritze-lanak ikusten. ( irudia handitu )

Zaharberritze-programan udaletxea, liburutegi publikoa, musika-eskola eta ekitaldien aretoa sartzen dira; gaztelura bisita turistikoa egiteko aukera ere ezarri da, eta alderdi horri arreta berezia eskaintzen zaio.

Lanak ezarritako epeen arabera garatzen ari dira. Gaur egun instalazioetan eta gazteluaren barrualdeko estalkietan lan egiten ari dira, baita arma-patioan zoladura jartzen eta gazteluko kaperako horma-pinturak zaharberritzen eta jartzen ere. Azken zeregin hau Espainiako Ondare Historikoaren Institutuaren finantzaketarekin egin da.

Pinturak zaharberritu eta berriz jartzea

1999an, gazteluaren barrualdea hondatuta zegoenez, kaperako, sakristiako eta otoiztegiko horma-irudiak kendu, sendotu eta lekualdatu ziren. Lehiaketa publikoan jardun hori Sagarte SL enpresaren esku utzi zen.

Pinturetan esku-hartzea egin ondoren, horma-irudien laginen analisi estratigrafikoa egin zen, prozesuaren erregistro grafiko eta fotografikoa, pintura zuten gelen fotogrametria azterlana, tenperatura eta hezetasun erregistroa eta pinturen azterketa historiko-artistikoa.

Laginak aztertu ondoren, pigmentuen eta eransgarrien material organikoen eta ez-organikoen karakterizazioa eta motrailuen osaera mineralogikoa zehaztu ziren.

Lan hori Martzillan 2010eko uztailetik 2011ko uztailera gauzatuko da. Gazteluko zenbait areto egokitu dira zaharberritze lanak egiteko.

Berriz jartzeko prozedura

Aldamioak jarri ondoren, pinturak berriz jartzen ari dira. Euskarri zurrunean jartzen ari dira, jatorrizko horma dagoen inguruetan izan ezik, leku horietan horma horren gainean zuzenean jartzen baitira.

Pinturak kendu aurretik egindako fotogrametria azterlanean jatorrizko arkitekturaren geometria zehatza lortu zen, eta hori ezinbestekoa da eraitsitako gelak behar den moduan berreraikitzeko.

Era berean, motrailuak berriz integratu dira pinturen azalera berreraikitzeko. Horren barruan hutsuneak nibelatu eta panelen artean junturak zigilatu dira.

Jarraian berrintegrazio kromatikoa egingo da, multzoaren batasun bisuala berreskuratzeko, esku-hartze albait txikiena eginda; horren ostean, amaierako babesa eta dokumentazioa etorriko dira.

Kultura Ministerioarekin lankidetzari esker egindako zaharberritzeari esker, alfarje errenazentista eta igeltsuzko trazeriak dituzten bi leiho berreraikitzen ari dira. Horien instalazioa horma-irudiak berriz jartzeko lanekin modu koordinatuan egiten ari dira. Lan hori Nafarroako Gobernuak finantzatu du, 37.666 €-ko aurrekontua du eta enpresa esleipendun berberak in situ egiten du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa