(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarrak artatzeko duen 012 telefono-zenbakiak apirilean jarduera-errekorra hautsi du asteartea, 2011.eko maiatzak 10


10.000 dei baino gehiago izan zituen, 6.500 BOEren errolda berriari eta amuarrainaren kanpainari lotuta


012 telefono-zerbitzuko langileak.

012 telefono-zerbitzuko langileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak herritarrak artatzeko duen telefono-zenbakiak, 012, joan den apirilean jarduera mailarik handiena lortu zuen. 10.322 dei izan zituen (toki entitateei lotutako eskaerak alde batera utzita, horiek zenbaki berean artatzen dira eta), 2011ko lehen hiruhilekoaren batez bestekoa baino %35 gehiago.

Dei gehienak, 4.424,

Foru Gobernuaren BOEren errolda berriari buruzko informazioa eskatzeko edo bertan izena emateko aurretiazko hitzordua eskatzeko izan ziren. 2.054 dei 2011ko amuarrainaren arrantza-kanpainari lotutakoak izan ziren; arrantza-lizentzia zutenek telefono-zenbaki horretara deitu zuten Goiko Amuarrain Eremuan noiz arrantzatuko zuten esateko, betekizun hori beharrezkoa baitzen kanpainan parte hartzeko.

Esan dugunez, bi kanpaina berezi horiek direla bide, apirilean telefono-zenbaki horren jarduerak %35 egin zuen gora. 2011ko lehenengo hiru hilabeteetan 22.919 dei egon ziren guztira, batez beste 7.700 dei ia-ia. Joan den hilean, deiak 10.322 izan ziren.

Hala ere, urteko lehenengo lau hilabeteetako kontsultarik gehienak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari lotutakoak izan dira (20.926 dei urtarrila eta apirila bitartean). Gainerako kontsultak Berrikuntza Arloari buruzkoak (3.056), Berdintasun Institutuari (200), Turismo Departamentuari (173) eta Garraio Departamentuari (40) lotutakoak izan dira.

 

Herritarrak aurrez aurre artatzea

VINSAren errolda berriak joan den hilabetetan jarduera nabarmena eragin zuen Foru Gobernuak herritarrak artatzeko dituen bulegoetan ere, Iruñean (Orreaga etorbidea, 11) eta Tuteran (Foruen plaza, 5 eta 6). Gai horri buruzko 464 kontsulta egin ziren eta erroldan izena emateko aurretiazko hitzordurako 162 eskaera egin ziren. Horrez gain, Tuterako bulegoak izena zuzenean emateko aukera eskaintzen du. Bitarteko hori joan den apirilean 49 pertsonak erabili zuten.

Nafarroako Gobernuak herritarrak artatzeko hiru bide ditu: Iruñeko eta Tuterako aipatu bulegoak,

www.navarra.es interneteko helbidea eta 012 telefono-zenbakia. Zenbaki horretan Foru Gobernuari zein toki entitateei buruzko informazioa ematen da, Infolocal zerbitzuaren bidez. Zerbitzu horrek iaz 200.000 dei baino gehiago izan zituen, eta kalkuluen arabera, horren eraginez herritarrek izapideetan eta kontsultetan 27.000 ordu baino gehiago aurreztu zituzten.

Joan den irailean emandako ebazpen bat dela bide, 012 zenbakia, Toki Administrazio Departamentuari eta horri atxikitako udalei (ehun inguru) buruzko informazioa emateko zerbitzu murriztua izateari utzi eta Foru Gobernu osoaren artapen-zenbaki ofiziala izatera igaro da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa