(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo Departamentuak sektoreko jarduerak eta produktu berrietan inbertsioak sustatzeko bi deialdi onetsi ditu, 847.000 euroren truke
asteazkena, 2011.eko maiatzak 11


Nafarroako Gobernuak partzuergoen, toki entitateen eta elkarteen turismo-jarduerak suspertu nahi ditu


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, turismo-partzuergoei, toki entitateei eta elkarteei bideratutako bi laguntza-deialdi onetsi ditu, 847.000 euroren truke, sektoreari dagozkion jarduerak egiteko eta produktu berrien garapenean inbertsioak egiteko.

Lehenengo

deialdia , 772.000 eurokoa, 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era egindako jarduerak garatzera bideratuta dago. Aurrekontu osotik, 272.000 euro turismo-garapenerako eta -sustapenerako elkarteetara bideratuko dira; 159.000 euro turismo-kudeaketarako partzuergoetara, eta 341.000 euro turismo-garapenerako eta -sustapenerako toki erakundeetara eta partzuergoetara. Deialdiaren epea maiatzaren 7an ireki da.

Zehatz esanda, turismo-garapenerako eta -sustapenerako laguntzen barruan, jarduera hauek sartzen dira: kalitate arloko jardunak, trebakuntza-jarduerak, produktuaren arloko jardunak, turismo-intereseko ospakizun turistiko-kulturalak antolatzea, turismo- eta festa-ospakizunak, bisita antzeztuak eta/edo tematizatuak eta bisita gidatuak.

Laguntzak funts galduko diru-laguntza moduan antolatuko dira %15 eta %80 bitartean, sutatzailearen eta aurkeztutako proiektuaren arabera.

Turismo-partzuergoen kudeaketa kontratatzeko diru-laguntzei dagokienez, barruan hartzen duten biztanleriaren eta jardueren aurrekontuaren araberakoak izango dira, eta 45.700 eta 13.000 euro bitartekoak izango dira.

  

Laguntzak partzuergoetarako, turismo-produktuetan inbertsioak egiteko

Era berean, turismo-partzuergoei bideratutako laguntzen bigarren

deialdia irekita dago, turismo-produktuak garatzeko 2011ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era egindako inbertsioei dagokienez. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da. Aurrekontua 75.000 eurokoa da. Deialdian inbertsioetarako 30.000 eta 40.000 euro bitarteko laguntzak ezarri dira, eta diru-laguntzaren zenbatekoa onartutako aurrekontuaren %40 izango da.

Deialdian, lehenengo eta behin, turismo-seinaleztapenean egindako inbertsio-proiektuak baloratuko dira, Turismo Zuzendaritza Nagusiaren Seinaleztapen Planari egokituta. Kasu honetan, diru-laguntza emateko baremo hau ezarri da: erdietsi nahi diren helburuak, proiektura bildutako herrien eta herritarren kopurua, turismo-produktuak eta -baliabideak, eta seinaleztapena eta aurrekontua.

Aurrekonturik geratuko balitz, turismo-produktuak garatzeko proiektuak gauzatzea baloratuko da. Kasu honetan, inguruan turismoa erakartzeko eta dinamizatzeko gaitasuna, proiektuaren kalitatea eta berrikuntza maila eta jasangarritasuna baloratuko dira.

Deialdi honen bidez Turismo Produktuen Garapen Plana praktikan jarri nahi da, horretara biltzen baitira Nafarroako turismo lehiakor, jasangarri eta berritzailea garatzeko jardun, ahalegin eta estrategia guztiak. Planak lau helburu ditu: turismo-eskaintza lehiakorra, antolatua eta garapen turistikoan inplikatutako agenteen artean adostua lortzea; turismoaren arloko koordinazio integralaren sistema definitzea; inbertsioen eraginkortasuna eta efizientzia indartzea, eta Nafarroako lurraldea modu orekatuan egituratzea, turismo-garapenerako unitate koherenteak eta berezko nortasuna dutenak eratuz.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa