(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak hezkuntza programak eskaintzen ditu gaixotasun koronarioa duten pazienteentzat eta haien senideentzat asteazkena, 2011.eko maiatzak 11


Bihotzaren Saileko erizainek eskaintzen dituzte prebentzio neurriak hobetzeko eta bizimodua aldatzeko


Ezkerretik eskuinera, Gómez, Gorosquieta, Martínez, María Kutz, Ollobarren, Lorenzo eta Esquíroz ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak heziketa programak eskaintzen dizkie gaixotasun koronarioa dutenei eta haien familiei, ospitaleko alta jaso ondoren pazienteen autozaintzarako planekin jarrai dezaten. Horixe esan dute, gaur, Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Saileko erizainen eskumenen eta autonomiaren inguruan informatzeko egin duten ekitaldian. Ekitaldian izan dira María Kutz Osasun kontseilaria, Carmen Ollobarren Nafarroako Ospitale Guneko Erizaintzako zuzendaria, Isabel Martínez Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Saileko erizaintzako burua eta Milagros Esquíroz, Lucía Lorenzo eta María Gorosquieta erizainak.

Informatzeko ekitaldiko mintzaldien gai nagusia Kardiologian erizainek duten eginkizuna izan da, baita gaur egun baliabideen kudeaketari aplikaturiko ikerketetarako, ezagutzarako eta berrikuntzarako eta osasun antolaketan parte hartzeko prestatuta dagoen lanbidean lortutako espezializazio maila ere.

Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Saileko erizainen taldea 99 profesionalek osatzen dute: 35 laguntzailek eta 64 erizainek. Horietako batzuk zenbait proba eta miaketa kardiologiko batzuk egiteaz arduratzen dira zuzenean, esate baterako, esfortzu probez, Holter kontsultaz, taupada-markagailuen kontsultaz, eta 2009ko ekainetik Nafarroako Ospitale Guneko Kardiologia zerbitzuak eskaintzen duen heziketa programa burutzeaz. Gaixotasun koronarioa duen pazienteari eta haren familiari zuzenduriko taldeko programa da eta horren helburuak prebentzio neurriak betetzen laguntzea eta bizimodua aldatzea dira. Erizaintzako langileek eskaintzen dituzten saioak ordu eta erdikoak izaten dira eta astean bi aldiz. Saio horietan bihotz-hodietako arrisku faktoreen inguruko ezagutza eskaini eta arrisku horiek prebenitzeko modua irakasten dute. Horrez gain, tratatzeko moduak eta bizimodua aldatzeak dakartzan onurak azaltzen dituzte. Era guztietako zalantzak ere argitzen dituzte, esaterako, elikadurari buruzkoak eta sexuaren inguruko kontu batzuk ere. 2010ean mota horretako 260 saio eskaini zituen hamar erizainen talde batek.

Esfortzu probak, Holter, taupada-markagailuen kontsulta

Esfortzu proba: Pazienteak ariketa fisikoa egiten duen bitartean elektrokardiograma bat (EKG) egitean datza. Normalean, abiadura eta malda areagotzen duen eta biraka doan zinta edo tapiz batean oinez ibiltzeko eskatzen dute. Proban zehar, EKGa eta tentsio arteriala kontrolatzen dira uneoro, eta egoera orokorra eta nekea, mina, opresioa, zorabioa, e.a. bezalako sintomak ere aldi oro begiratzen dira. Behar den edozertarako kardiologo bat dago beti inguruan. 2010ean 2.248 esfortzu proba egin zituzten Bihotzaren Saileko erizaintzako langileek.

Holter: Erregistro elektrokardiografikoa denbora jakin batez (24 ordu izaten ohi da) ospitaletik kanpo monitorizatzean datza. Palpitazioak, zorabioak edo sinkopeak dituzten pazienteei egiten zaie, baita iktusak, miokardiopatiak, e.a. izan dituztenei ere, edozein motatako arritmiak baztertzeko. Azken urtean mota horretako 1.613 proba egin dira.

Taupada-markagailuen kontsulta: Nafarroako Ospitale Guneko arritmien unitateak burutzen duen jardueretako bat da eta 2007tik erizainek egiten dute taupada-markagailuak dituzten pazienteen jarraipena. Esfortzu proben kasuan bezala, uneoro elektrofisiologo bat dabil inguruan kontsultaren arduradun gisa behar izan daitekeen edozertarako.  2010ean 2.028 taupada-markagailu aztertu zituzten mota horretako kontsultetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa