(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria estatura iritsi den eta % 100 elektrikoa den lehen autobusean ibili da asteazkena, 2011.eko maiatzak 11


Ibilgailua Unitec Europa enpresak eskuratu du Txinan eta Nafarroan egitea aurreikusi den ereduaren erreferentzia izango da


Sanz Lehendakaria, beste agintari batzuen artean, gaur Tafallan aurkeztu den autobusaren aurrean

Sanz Lehendakaria, beste agintari batzuen artean, gaur Tafallan aurkeztu den autobusaren aurrean ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakaria % 100 elektrikoa den lehen autobusa aurkezteko ekitaldian izan da. Txinatik ekarri dute eta mota horretako ibilgailuak egiteko Tafallan jarriko duten fabrikarako erreferentzia izango da. Hala adostu zuten joan den irailean Shanghain Foru Erkidegoak, Foton Txinako enpresa multinazionalak (munduan merkataritzako erabilera duten ibilgailuen lehen ekoizlea) eta Espainiako Inceis enpresak.

Ekitaldian izan dira Elma Sáiz Delgado Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Álvaro Miranda Simavilla Foru Gobernuko bigarren presidenteordea eta Ekonomia kontseilaria, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Laura Alba Cuadrado Herri Lan kontseilaria eta Mao Ching Fu Lee Unitec Europaren jabea eta proiektuaren enpresa sustatzailearen ordezkaria. Azken horrek autobus elektrikoa eskuratu du hirigunean probatzeko eta biztanleei ibilgailuaren abantailak zeintzuk diren erakusteko.


Instituzioetako ordezkariak autobusean egin duten ibilbidearen hasieran

Instituzioetako ordezkariak autobusean egin duten ibilbidearen hasieran ( irudia handitu )

Aurkezpenean, besteak beste, hauek ere izan dira: Cristina Sota Pernaut Tafallako alkatea, Javier Torrens Alzu Iruñerriko Mankomunitateko presidentea, Begoña Urien Angulo Nafarroako Gobernuko Enpresen arloko zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero Garraioen arloko zuzendari nagusia eta Javier Díaz Erdialdeko Enpresaburuen Elkarteko presidentea.

Ibilgailua Tafallako Udaletxeko plazan aurkeztu dute. Han, agintariek autobusa eta haren ezaugarriak ikusi ahal izan dituzte; ondoren, herritik zehar ibilbidea egin dute autobusean.  Autobusaren modeloa BJ6123EVCA da, zuria eta Foton Motor enpresa multinazionalak Pekinen (Txina) duen fabrikan egin dute. Ibilgailua joan den martxoaren 11n atera zen Txinatik eta itsasontziz eraman zuten Bartzelonaraino; handik Nafarroara heldu berria da.

Foton Motor enpresa multinazionalak gaur egun Txinan merkaturatzen duen ereduetako bat da eta gehienbat Asiako merkatuan saltzen ditu halakoak. Autobusa hirian erabiltzeko da, 62 lagun joan daitezke (27 eserita eta 36 zutik), adinekoei autobusera igotzea eta jaistea errazteko zoru baxuko plataforma dauka eta elbarrituek erabiltzeko modukoa da.

Foton Motor eta Inceisa enpresek adostutakoaren arabera, Nafarroako Gobernua Foru Erkidegoan egingo den autobus mota estatuan eta Europan homologatzeko prozesuetan elkarlanean arituko da hasieran, legez ezarritako laguntzen bidez industrian ezartzeko proiektua babestuko du eta ibilgailuak egiteko behar diren osagaien hornitzaileak izan daitezkeenekin harremanak erraztuko ditu. Hiru aldeek batera lan egiteko konpromisoa hartu zuten Nafarroan ibilgailu elektrikoak bultzatzeko proiektu hori gauzatze aldera; baita ibilgailuok eta horien osagaiak ekoiztu eta estatuan eta nazioartean merkaturatzeko ere.

Hitzarmen hori VEN proiektuarekin (Nafarroan ibilgailu elektrikoa ezartzeko) dago lotuta. Proiektu hori Foru Gobernuak sustatzen du ibilgailu elektrikoen sektoreko atzerriko enpresak Nafarroan jartzea bultzatzeko, Sodena sozietate publikoak garatzen duen jarduerarekin elkarlanean.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa