(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Nafarroako enpresetan ingurumen-hobekuntzarako ekintzen berri eman du osteguna, 2011.eko maiatzak 12


Nafarroako Gobernuak 2,4 milioi bideratu ditu ingurumen-ikuskaritzetara, eta modu horretan, 500 ETEek baino gehiagok onurak lortu dituzte


Transcripción textual del video

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (NEK) arteko lankidetzaren emaitzen berri eman du gaur goizean, hori dela bide enpresetan ingurumen-irizpideak gehituko dira eta. Horrez gain, ETEei eta Ingurumenari buruzko II. Kongresu Nazionala aurkeztu du. Hain zuzen ere, kongresua Lizarran egingo da datorren maiatzaren 26an.

Ekitaldi horretan, kontseilariarekin batera, José Antonio Sarría NEKeko presidentea eta Ángel Ustárroz Lizarrako merindadeko Enpresaburuen Elkarteko (LASEME) presidentea egon dira, kongresuaren antolatzaileak diren aldetik.

ETEei eta Ingurumenari buruzko kongresua

ETEei eta Ingurumenari buruzko kongresuaren irudia.

Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren (NEK) arteko lankidetzaren emaitzen berri eman du gaur goizean, hori dela bide enpresetan ingurumen-irizpideak gehituko dira eta. Horrez gain, ETEei eta Ingurumenari buruzko II. Kongresu Nazionala (

COPYMA ) aurkeztu du. Hain zuzen ere, kongresua Lizarran egingo da datorren maiatzaren 26an.

Ekitaldi horretan, kontseilariarekin batera, José Antonio Sarría NEKeko presidentea eta Ángel Ustárroz Lizarrako merindadeko Enpresaburuen Elkarteko (LASEME) presidentea egon dira, kongresuaren antolatzaileak diren aldetik.

Begoña Sanzberrok azpimarratu duenez, gizarteko esparru guztietan ingurumen-irizpideak gehitu behar dira, eta batez ere, enpresa-kudeaketan. Ildo horretatik, Ingurumen Baimen Integratua lortu behar zuten Foru Komunitateko enpresa guztiek agiria lortu dute. Guztira, baimen hori 137 industria- edo abeltzaintza-instalaziok dute. Baimenean

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 16/2002 Legean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko arauak ezarri dira, atmosferako, ureko, lurzoruko eta bioaniztasunari lotutako kutsadura eta ingurumen-inpaktua prebenitu, murriztu eta kontrolatzeko.

Ingurumena hobetzea, legezko betebeharra izateaz gain, enpresentzako aukera da, lehiakortasun-faktore estrategikoa baita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gogorarazi duenez. "Izan ere, enpresek gizarte-erantzukizuna dute inguruarekin, ingurumen-kudeaketa onak kontsumitzaileen aurreko irudia hobetzen duelako eta ur- eta energia-baliabideen kontsumo txikiagoa eragiten duelako, eta horren ondorioz, ekoizpen-kostu txikiagoa eta etekin handiagoak".

ETEak eta ingurumena Nafarroan

Nafarroan 35.000 enpresa txiki eta ertain (ETE) inguru daude. Enpresa-ehunaren %90 osatzen dute eta 150.000 langile dituzte. Kontseilariaren arabera, enpresa horiek kanpoko laguntza behar dute ekoizpen-prozesuetan ingurumen-hobekuntzak lortzeko. Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak, NEKekin lankidetzan,

Enpresa eta Ingurumen Programa sortu zuen eta horretara 2,4 milioi euro bideratu dira 2004tik ikuskaritzak eta ingurumen-hobekuntzako planak egiteko eta enpresaren gizarte-erantzukizuneko planen diagnosiak egiteko.

Programa honetan 500 ETEek baino gehiagok parte hartu dute. 374ri ikuskaritza pertsonalizatua egin zaie eta horren ondorio moduan 104k hobekuntza-planak ezarri dituzte eta beste 168ri enpresaren gizarte-erantzukizunari buruzko diagnosia egin zaie. Hortik 29 jarduera-plan atera dira.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak

ENECO Europako proiektuan parte hartzen du industria-poligonoetan ingurumen-hobekuntzako planak aplikatzeko. Proiektu honetara bildutako jardunen barruan, industria-poligonoetan zerbitzu erkideak eta antolaketa-estrategia orokorrak sortzen dira, xede honetarako ekoizpen-unitate moduan hartzen dira eta. ENECO programan poligono hauek parte hartzen dute: La Nava (Erriberri eta Tafalla bitartean), Comarca 2 (Ezkirotz), Villatuerta, eta El Ramal (Lodosa). Horietan 200 enpresa baino gehiago daude.

Horrekin guztiarekin lotuta, ETEei eta Ingurumenari buruzko Kongresu Nazionala (COPYMA) antolatu da. 2009an lehenengo edizio arrakastatsua egin zen eta datorren maiatzaren 26an bigarren edizioa egingo du, berriro ere Lizarran. Horri esker, enpresa txiki eta ertainak ingurumen-sektorera eta Eko-ekonomia kontzeptura hurbildu nahi dira. Kontzeptu hori eredu berri moduan ulertzen da, eragile ekonomiko eta sozial guztien erantzukizunean oinarritua. Horretan, enpresak ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-oreka ekoizpen-prozesuan gehitu behar ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Informe COPYMA
Programa del Congreso
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa