Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ehorzketa kasu bitxia da, eta monasterioko klaustroa zaharberritu aurretik egindako indusketa arkeologikoetan agertu da
Erditzean hildako amaren gorpuzkia. Fiteroko monasterioko indusketa arkeologikoetan agertu da.
(
irudia handitu
)
Fiteroko monasterioko klaustroaren iparraldeko hormartea zaharberritu aurretik egindako indusketa arkeologikoetan ehorzketa kasu bitxia aurkitu da. Erditzean hildako ama da. Ehorzketaren data ama horrek zeukan txanpon bati esker zehaztu ahal izan da, Katalina eta Joan Albretekoaren agintaldiari dagokio eta, hau da, XV. eta XVI. mendeen arteko aldiari.
Mota horretako obstetrizia-arazoei buruzko aipamen historikoak eta etnografikoak oso ugariak diren arren, arkeologiaren bidez gutxitan egiaztatu dira. Gutxitan geratu da jasota argi eta garbi erditzearen eta amaren heriotzaren artean lotura dagoela.
Fiteroko ehorzketaren kasuan ez dago zalantzarik, fetua zeharka kokatuta baitago eta horren eraginez erditzea ezinezkoa baitzen. Horrez gain, amari pubiseko sinfisian gorputz-adar bat agerian geratzen zaio.
Erditzean hildako amaren gorpuzkia. Fiteroko monasterioko indusketa arkeologikoetan agertu da.
(
irudia handitu
)
Aurkikuntza azterketa fasean dago. Horri esker, heriotzaren inguruabarrak zein izan diren jakin ahal izango da: amaren adina, arazo ginekologikoak, haurra ateratzeko zer motatako maniobrak egin ziren, etab.
Aipatu hilerrian bi sexuetako pertsonak eta adin askotakoak lurperatu ziren. Hori dela eta, ehorzketak Fiteroko lehenengo biztanle laikoei dagozkie: kolonoak, maizterrak, etab. Biztanle horiek monasterioarekin lotuta zeuden eta dokumentu historikoetan "El Cortijo" izenarekin agertzen den inguruan bizi ziren, monasteriotik hurbil.
Monasterioa zaharberritzeko lanak Nafarroa 2012 Planera bildu dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen