(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak botoak zenbatzeko gailua probatu du Foru Parlamenturako eta kontzejuetarako maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeetarako
osteguna, 2011.eko maiatzak 12


Caballero presidenteordea aurreikusi den segurtasun informatikoaren eta informazioaren sistema egiaztatzeko antolatu duten simulazioan izan da


Consejero

El consejero Caballero se interesó por el desarrollo del simulacro de escrutinio. ( irudia handitu )

Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Nafarroako Gobernuak hauteskundeetako botoak zenbatzeko prestatu duen simulazio batean izango da gaur arratsaldean. Simulazio hori datorren maiatzaren 22an Foru Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetako botoak zenbatzeko gailua eta segurtasun informatikoa frogatzeko prestatu dute. Kontseilariari dagokio horiek sustatzea eta kudeatzea. Barne Ministerioa, bestalde, udal hauteskundeak antolatzeaz arduratuko da. 

Simulazioa 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dela aurreikusi da. Bostehun pertsonak gezurrezko hauteslekuetako akten emaitzak (duela lau urtekoak oinarri hartuta) eskuko telefono bidez jakinaraziko dituzte eta datorren maiatzaren 22an emaitza batzuk bildu eta Nafarroako Jauregian horretarako jarri den datuak prozesatzeko gelatik aplikazio informatiko egokira bidaliko dituzten 22 telefono operadoreek ere parte hartuko dute.

Hauteskunde egunean Nafarroako Gobernuko 739 ordezkarik lurralde osoan zehar banatuta dauden 986 hauteskunde mahaiek ateratzen dituzten aktetako datuak jakinaraziko dituzte.

Duela lau urte egin zen bezala, informazio hori Iruñeako eta eskualdeko hauteslekuetatik jakinarazten duten arduradunek eskuko telefono bidez datuak zuzenean sarean jartzeko sistema bat erabiliko dute. Aukera hori, aurten, Tutera, Tafalla eta Lizarrako hauteslekuetatik jarduten direnei ere emango diete.

Gauzak horrela, emaitzak ez dizkiete ahozko dei baten bidez jakinarazi behar telefonistei; hori egiteko haien telefonoetan programa bat instalatuko dute eta, han, lortutako datuak sartuko dituzte. Balioztatu ondoren, datu horiek zenbaketa nagusian gehituko dira zuzenean, Internet bidez, eta Foru Jauregian gainerako herrietarako hauteskundeen gauan zehar lan egingo duten operadoreek ez dute esku hartu beharrik izango.

Gerta daitezkeen gorabeheren proba

Gaur egin duten simulazioan, hauteskundeen gauan gerta daitezkeen gorabehera guztiak probatu dituzte, besteak beste, argia etetea edo aplikazioak berrabiatzea eskatzen duten sistema informatikoen akatsak gerta daitezkeelako. Arazo informatikoak edo elektrizitate horniduraren eteteak saihesteko, zenbaketaren datuak lau gailutan gordetzen dira (Nafarroako Gobernuaren, zenbaketa gelako, prozesu horretan Gobernuari laguntza teknikoa ematen dion ODEC enpresaren eta Akamai gaitasun handiko sareko datu baseetan). Etengabeko Elikatze Sistema bat eta elektrogeno talde osagarri bat ere badituzte.

Gaurko saioan zenbaketa prozesuko emaitzak zuzenean hedabideei jakinarazteko erabiliko den sistema ere probatu dute.

Hauteskundeetako webgunea

Herritarrek hauteskundeetako zenbaketaren jarraipena egin ahal izango dute Foru Gobernuak bere web atarian jarri duen webgunearen bitartez. Han Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeen inguruko informazioa eskainiko dute gaztelaniaz eta euskaraz. Webguneak informazio praktikoa ematen du: nola eman botoa, hauteskundeen egutegiko egunik nabarmenenak, posta bidezko botoa eskatzeko edo hautagaitzak aurkezteko izapideetarako epeak, araudia edo itsuek braille sistema bidez botoa emateko argibideak.

Webgunea zortzi atal nagusitan dago banatuta eta honako hauen inguruko informazioa eskaintzen dute: hauteskundeetako araudia, posta bidez botoa emateko moduak eta atzerrian bizi direnentzako argibide bereziak, hateskundeetan erabiliko diren gutun-azalak, boto-txartelak eta hautestontziak eta hauteskundeetan hautagaitza bat aurkezteko bete beharreko epeak eta baldintzak. 



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa