(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako BPGaren urte arteko tasa % 2 hazi da, estatu osokoa, aldiz, % 0,8 ostirala, 2011.eko maiatzak 13


2011ko lehen hiruhilabetean, Foru Erkidegoko ekonomiaren hiruhileko tasa % 0,5 izan zen eta estatu osokoa % 0,3


Transcripción textual del video

Urteko lehen hiruhilekoan, Nafarroako ekonomian Barne Produktu Gordina urte artean % 2 hazi zen. Gaur goizean Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratu dituen datuak lortu ondoren, Foru Erkidegoa enplegua sortzeko behar den hazkuntza ekonomikoaren, % 2, izan duen lehen Autonomia Erkidegoa da.

Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen aurrerapen datuen berri eman du, gaur goizeko prentsaurrekoan, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Datuen arabera, hiruhilekoen artean, Nafarroako aldakuntza % 0,5 da, hau da, 2010eko azken hiruhilekoan izan zena baino bi hamarren gehiago. Halaber, datu hori jarraian lortutako zazpigarren tasa positiboa da.

Ezk.-esk.: Ignacio P. de Albéniz, Camino Bonafaux, Álvaro Miranda, Cernin Martínez eta Juan Franco ( irudia handitu )

Urteko lehen hiruhilekoan, Nafarroako ekonomian Barne Produktu Gordina urte artean % 2 hazi zen. Gaur goizean Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratu dituen datuak lortu ondoren, Foru Erkidegoa enplegua sortzeko behar den hazkuntza ekonomikoaren, % 2, izan duen lehen Autonomia Erkidegoa da.

Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen aurrerapen datuen berri eman du, gaur goizeko prentsaurrekoan, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Datuen arabera, hiruhilekoen artean, Nafarroako aldakuntza % 0,5 da, hau da, 2010eko azken hiruhilekoan izan zena baino bi hamarren gehiago. Halaber, datu hori jarraian lortutako zazpigarren tasa positiboa da.

Bestalde, 2011ko lehen hiruhilekoan, hiruhilekoen artean % 0,3ko hazkuntza izan da estatuan, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Hortaz, estatu osoko ekonomiak urte arteko % 0,8ko tasa izan du.

Miranda kontseilariarekin batera izan dira José Ignacio Pérez de Albéniz Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea eta Aurrekontu eta Kontu-hartzeen, Politika eta Sustapen Ekonomikoaren eta Nazioarteko Garapenaren alorretako zuzendari nagusiak, Camino Bonafaux, Cernin Martínez eta Juan Franco, hurrenez hurren. 

Ekonomiak zazpi hiruhileko daramatza igotzen

2011ko lehen hiruhilabeteko BPGaren datuek ondorioztatu dute hogeita bat hilean hiruhilekoen balioak positiboak izan direla. Jakina denez, Nafarroa, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, atzeralditik atera zen lehen autonomia-erkidegoa izan zen eta besteek baino indar handiagoz. Guztira, 2008an krisialdia hasi zenetik, Nafarroako ekonomiak hamar hiruhilekotan egin du gora, eta hiru hiruhilekotan soilik behera. Aldiz, estatuko ekonomia bost hiruhilekotan bakarrik hazi da.

Krisialdian (2008, 2009, 2010 eta 2011ko lehen hiruhilabetea) BPGak izan duen bilakaerari erreparatuz gero, Nafarroaren joera estatuko batez bestekoaren ez bezalakoa da. 2007ko laugarren hiruhilabetea oinarri hartuta (100 puntu), Nafarroako BPGak orain 100 puntu dauzka eta estatukoak 96,4 puntu. Gogoraraztekoa da, Nafarroak 2010eko azken hiruhilekoan berreskuratu zuela 2007ko, hau da, azken ekonomia oparoaldiko aberastasuna, hiruhileko horretan BPGak 100,3 puntu izan zituelako. Nafarroako ekonomia estatukoa baino indartsuago leheneratu dela, 100,8 puntu baititu (aldea 4,4 puntukoa da).

Esportazioen sustapena

Gaur goizean jakinarazi duten informazio estatistikoaren arabera, 2011ko lehen hiruhilekoko BPGaren datuak adierazten du 2009ko hirugarren hiruhilekoan hasitako joera aldaketa sendotu egin dela. Miranda kontseilariak azaldutakoaren arabera, joera hori industria jardueraren suspertzeak eragin du batez ere. Eskariari dagokionez, esportazioen joerak onera egin duenez, kanpoko eskarian dagoen mugimendua handia da.

Besteak beste, industria ekoizpenaren indizeak gora egin du: 2011ko lehen hiruhilekoko tasa % 5,9 hazi da aurreko urteko garai berdineko tasarekin alderatuta. Estatuko tasa, berriz, % 2,9 hazi da batez beste. Zerbitzuen sektoreko jarduerak % 1,8 egin zuen gora urtarrilean eta otsailean, 2010eko hile horietako tasaren aldean.

Eraikuntzaren sektorean ere adierazle esanguratsuak lortu dira. Eraikitzen hasi diren etxebizitzen kopurua leheneratu egin da. Lehen hiruhilekoan 1.241 etxebizitza egiten hasi ziren, 2010eko lehen hiruhilekoan baino % 27,5 gehiago. Eskaintza ofizialak % 2,2 hazi ziren 2011ko urtarrilean eta otsailean, 2010ko garai horretan izandakoak oinarri. Estatuko eskaintza ofizialek, aldiz, % 36,3 egin zuten behera, Sustapen Minsterioaren datuen arabera.

Kanpoko merkataritzaren kasuan, Nafarroako esportazioen adierazlea % 18,6 hazi zen 2011ko urtarrilean eta otsailean 2010ko garai berdina aintzat hartuta. Inportazioen urte arteko hazkuntza, aldiz, % 11,2 izan zen. Miranda kontseilariak, halaber, adierazi du 2010ean Nafarroako esportazioak 7.407 milioi eurorenak izan zirela; honela daude banatuta portzentajeetan: automobilen sektoreak esportazio guztien % 33,5 esportatu zuen, automobilen osagaien sektoreak % 13,1 eta gainerako enpresa esportatzaileek % 53,4.

Zerga bilketa % 9,25 hazi da

Urtarriletik apirilera artean likidoen zerga bilketa % 9,25 hazi zen, 2010ean garai berdinean lortu zen tasa oinarri hartuta. Honako hauek dira nabarmenenak: PFEZean metatutako urte arteko % 4,23ko aldakuntza, BEZaren % 15,87 igoera (kudeaketa zuzena), hidrokarburoen gaineko zergaren % 7,27ren igoera, urtarriletik apirilera metatutakoan tabakoaren gaineko zergaren % 8,19ren beherakada eta, beste zerga batzuen artean, Ondareen Eskualdatzearen gaineko zergaren % 0,94ko jaitsiera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PIB 1º trimestre 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa