(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 2,9 milioi euro bideratuko ditu 2011-2012 ikasturteko eskola-liburuak dohain izan daitezen astelehena, 2011.eko maiatzak 16


Programa derrigorrezko hezkuntzako maila guztietan ezarriko da, baita Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2.901.303 euroko gastua onetsi du gaurko bileran 2011-2012 ikasturtean eskola-liburuak eta eskolako bestelako materiala dohain izan daitezen.

Nafarroako Gobernuak 2.901.303 euroko gastua onetsi du gaurko bileran 2011-2012 ikasturtean eskola-liburuak eta eskolako bestelako materiala dohain izan daitezen.

Aurreikusitako egutegiaren arabera, datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek ere programan parte hartzeko aukera izango dute; horrek esan nahi du, derrigorrezko hezkuntzako ikasle nafar guztiek eskola-liburuak doan lortu ahal izango dituztela.

Foru Gobernuak Hezkuntza Ministerioarekin izenpetuko duen lankidetza hitzarmenaren testua ere onetsi du gaurko bileran. Horri esker, 1.059.000 euro emango dituzte eskola-liburuak doan eskuratzeko progama eta hitzarmenean jaso diren beste helburu batzuk finantzatzeko. 

Eskola-liburuak doan lortzeko programa 2008-2009 ikasturtean jarri zen abian Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailan. Programa abian jarri zen lehen urtean 17.1623 ikaslek atera zioten etekina.  2009-2010 ikasturtean, programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat ere jarri zen eskuragarri; hortaz, 19.138 ikaslek lortu zituzten eskola-liburuak dohain.

Aurten, Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetara zabaldu da programa, eta beste 15.111 ikasle gehitu dira. Datorren ikasturtera begira, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako beste 13.373 ikasle gehituko direla aurreikusi da.

Programa hiru ikasturtetan ezarri da (2008-2009, 2009-2010 eta 2010-2011) eta guztira 9.359.018 euro inbertitu dira. Horrez gain, beste 2.914.799 euro ere bideratu dira oraindik programa abian izan ez duten derrigorrezko hezkuntzako ikasleentzat, eskola-liburuak eta eskolako materiala erosteko laguntza gisa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa