(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Job Accommodation eta Orbital Aerospace enpresek Nafarroako Ekintzailea XXI sariak irabazi dituzte asteartea, 2011.eko maiatzak 17


Nafarroako Gobernuak, CEINen, La Caixaren eta Berrikuntza Enpresa Nazionalaren bidez, hala saritu du bi enpresa horien ahalegin ekintzailea


Ascensión Cruchaga eta Roig kontseilaria

Ascensión Cruchaga, Orbital Aerospace enpresakoa eta Roig kontseilaria ( irudia handitu )

Job Accommodation eta Orbital Aerospace enpresak Ekintzailea XXI sarien V. sariketako irabazleak izan dira. Foru Erkidegoan Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN), La Caixak eta Berrikuntza Enpresa Nazionalak (ENISA) antolatzen dute.

Sariak CEINen egoitzan banatu dira eta José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria izan da buru. Ekitaldian, kontseilariarekin batera izan dira Carmen Leza CEINeko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Midón Iruñeko La Caixako Negozioen Alorreko zuzendaria eta Cormac Leggett ENISAko erakundeekiko harremanetarako arduraduna.  Sariak Job Accommodation enpresako Patxi Fabok eta Ion Esandik eta Orbital Aerospace enpresako Ascensión Cruchagak jaso dituzte.


Leggett, Esandi, Fabo eta Midón

Cormac Leggett ENISAkoa, Ion Esandi eta Patxi Fabo, Job Accommodation enpresakoak eta Ignacio Midón, La Caixakoa ( irudia handitu )

Aurten, hazteko aukera gehien dituzten enpresa berritzaileak saritu dira bi kategoriatan banatuta: "Emprendes XXI", bi urte baino gutxiagoko enpresentzat (13 enpresak parte hartu dute) eta "Creces XXI" 2 eta 7 urte artean jardunean daramaten enpresentzat (10 enpresa aurkeztu dira).

Job Accommodation enpresak "Emprendes XXI" kategorian jaso du saria. Patxi Fabo eta Ion Esandi dira enpresaren sustatzaileak eta ingeriaritzan eta pertsonen bizi kalitatea, batez ere ezintasunak dituztenena, hobetzen laguntzen duten zerbitzuak eta teknologiak garatzeko aholkularitzan jarduten dira. Erabilgarritasunean, ibilerraztasunean eta teknologian adituak dira. Enpresak 5.000 euro dirutan eta Cambridge Unibertsitateko Ignite Fast Tracking Innovation ikastaroan parte hartzeko beka jaso du.

Kategoria horretako finalistak My Products (Facebooken barne dagoen eta elektronikako produktuak, moda eta kirolak aholkatzen dituen plataforma) eta Pharmamodelling (saiakuntza klinikoetan aditua den aholkularitza farmazeutikoa) enpresak izan dira.

"Creces XXI" kategoriako Ekintzailea XXI saria Orbital Aerospace enpresak jaso du. Enpresa Ascensión Cruchaga eta Jorge Roblesek sortu zuten eta abionika eta defentsa sistemak diseinatzen, inplementatzen, egiaztatzen eta ziurtatzen aritzen da. Punta-puntako enpresa da sistemak eta SW kritikoa garatzen, eta abionikan aditua da. Bakarra da Europan. Orbital Aerospace enpresak, kategoria horretako estatuko finalean izateaz gain, hazten ari diren enpresentzako prestakuntza programan parte hartuko du, ESADE eta IESE eskolek horrexetarako pentsaturikoa, eta Silicon Valleyn berrikuntza teknologikorako zubia izango du. Sari horiek erkidegoetako beste irabazleek ere jasoko dituzte.

Geoactio (askotariko teknologiak barne hartuz sortzen diren konponbide berritzaileak diseinatzen eta garatzen adituak dira) eta Idea Innovación (mendekotasunari arreta emateko zerbitzu integralak, laguntzarako zentroak, errehabilitaziorako zentroak eta zentro soziosanitarioak kudeatzen dituzte) enpresak "Creces XXI" kategoriako finalistak izan dira.

V. Ekintzailea XXI sariketa

La Caixak estatuko erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean arituz sustatzen duen ekimena da, eta haren helburua enpresa berritzaile berrien garapena indartzea eta eskualde bakoitzean hazteko aukera handiena dutenak identifikatzea da. Nafarroan, La Caixaz gain, sariketa Nafarroako Gobernuak, CEINen bidez, eta Berrikuntza Enpresa Nazionalak antolatzen dute. "Creces XXI" kategoriako enpresa irabazleak estatuko finalean parte hartuko du beste autonomia erkidegoetako irabazleekin. Finalean garaile ateratzen dena estatuan hazteko aukera handiena duena enpresa izango da eta 100.000 euroko saria irabaziko du. Irabazlearen atzetik sailkatzen diren hurrengo lau enpresek 40.000, 20.000, 10.000 eta 5.000 euro irabaziko dituzte, hurrenez hurren.

Honako hauek osatzen dute Nafarroako epaimahaia: José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Carmen Leza CEINeko zuzendari kudeatzaileak, José Antonio Sarría Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak, Cristina Peña Nafarroako Emakume Enpresaburuen eta Zuzendarien kudeatzaileak, Oscar Arriaga Sodenako proiektuen  kudeatzaileak, Francisco Javier Aranburu La Caixako Negozio Arloko zuzendariak, Esther Martín ENISAko finantza aholkulariak, María José Ballarín Obenasa taldeko kontseilari delegatuak, Luis Oquiñena Idifarmako zuzendari nagusiak eta Daniel Antoñanzas Exkaleko zuzendari kudeatzailea eta 2010eko Ekintzailea XXI sariaren irabazlea.

Aurreko Ekintzailea XXI sariketetan, hauek izan ziren irabazleak: Exkal (2010), D2D (2009), Idifarma (2008) eta AC Solar XXI (2007).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa