(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Errege Bardeetako Erkidegoak lankidetza-akordioa sinatu dute asteazkena, 2011.eko maiatzak 18


Horren bidez, lankidetza ekonomikoa sustatu, teknologia berriak ezarri eta inbertsio berrien eta toki kudeaketako ereduen analisia egin nahi da


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio kontseilariak eta José Antonio Gayarre Bermejo Nafarroako Errege Bardeetako Erkidegoko lehendakariak lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur goizean, Erronkari eta Zaraitzu ibarretako 19 udalerri eta La Oliva monasterioa barruan hartzen dituena. Ekitaldia Nafarroako Gobernuaren prentsa-aretoan egin da eta bertara Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Julián Isla eta José Luis Carrica Errege Bardeetako Batzordeko kideak joan dira.

Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio kontseilariak eta José Antonio Gayarre Bermejo Nafarroako Errege Bardeetako Erkidegoko lehendakariak lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur goizean, Erronkari eta Zaraitzu ibarretako 19 udalerri eta La Oliva monasterioa barruan hartzen dituena. Ekitaldia Nafarroako Gobernuaren prentsa-aretoan egin da eta bertara Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Julián Isla eta José Luis Carrica Errege Bardeetako Batzordeko kideak joan dira.

Protokolo horren bidez, Toki Administrazio departamentuak Bardeetako esparru juridiko-ekonomikoan eta teknikoan laguntza eta lankidetza sustatu eta emateko konpromisoa hartzen du, baita teknologia, metodologia eta toki kudeaketako eredu berriak ezartzeko lankidetza ere, besteak beste, akreditazio-txartelen sistema.

Horrez gain, dokumentuaren arabera, gaur egungo 2009-2012 Toki Inbertsioen Planetan Foru Komunitateak aldi honetan Errege Bardeetan egindako inbertsio batzuk sartzeko aukera dago, baita entitate horrek etorkizunean egin ditzakeenak ere, xedea oinarrizko azpiegituren garapena izanda (hornikuntza, saneamendua, arazketa, etab.). Protokoloan Bardeekin departamentu arteko batzordea sortzeko aukera ezarri da, elkarrekin jorratu behar diren gaietarako.

Amelia Salanueva kontseilariak azaldu duenez, Foru Gobernuaren eta toki entitate horren arteko lotura ona zen arren, beharrezkoa zen bien arteko lankidetzari "eduki gehiago ematea" Errege Bardeetan garapen berriak sustatzeko, inguru horretako berezitasunei ere eutsiz. "40.000 hektarea hauek kudeatzeko, erkidegoa osatzen duten 22 kideekin jardun berezituak egin behar dira, beste toki entitate bat balitz bezala", esan du kontseilariak.

Bestalde, Gayarrek esandakoaren arabera, gaur sinatutako akordioak Errege Bardeek aspalditik zituzten "egonezinei" erantzuten die eta Foru Gobernuarekin lotura indartzen du.

Erkidegoko 22 kideak

Gaur sinatutako dokumentua aurretik Bardeetako ordezkariekin toki entitatearen borondatea jakiteko izandako bileren emaitza da. Protokoloak ente horren berezitasunari erantzuten dio. Entitatea aspaldi-aspaldikoa da eta horren xedea da ordenantza bereziak dituen lurralde zabal bateko ondasunak eta eskubideak gozatzea eta aprobetxatzea.

22 kideetatik 19 udalerriak dira (Tutera, Arguedas, Valtierra, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Buñuel, Cabanillas, Mélida, Alesbes, Corella, Milagro, Fustiñana, Santakara, Cortes, Martzilla, Azkoien, Funes eta Faltzes); eta bi makomunitateak, Erronkarikoak (Burgi, Garde, Izaba, Erronkari, Urzainki, Uztarroze eta Bidankoze) eta Zaraitzukoak (Espartza, Ezkaroze, Galoze, Gorza, Itzaltzu, Jaurrieta, Otsagabia, Orontze eta Sartze). Era berean, Bardeetan izaera ez-publikoa duen pertsona ez-juridikoak parte hartzen du, La Oliva monasterioak.

Errege Bardeak izeneko inguruak 41.845 hektarea eta paisaia bereziak ditu. Parke Naturala da 1999tik eta 2000. urtetik Biosferaren Erreserba ere bada. Bardeetako Erkidegoa organo kudeatzailea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa