(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak turismo gastronomikoaren eskaintza aurkeztu du Munichen asteazkena, 2011.eko maiatzak 18


Iruñeko Bar Gaucho tabernako sukaldariak arduratu dira Alemaniako hirian dastatzeko pintxoak prestatzeaz


Nafarroa eta bertako gastronomia Alemanian aurkeztu dituzte, Foru Erkidegoko pintxoen eta ardoen eskaintza eginez. Ekitaldia Municheko Restaurant No. 5 jatetxean izan zen. Dastatzeko pintxoak Iruñeko Bar Gaucho tabernako sukaldariek prestatu zituzten Nafarroako produktuak erabiliz, hala nola txistorra, odolkiak edo pikillo piperrak.

Carmen Oroz Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendariak Foru Erkidegoari buruzko azalpena egin zuen 250 pertsona baino gehiagorentzat, besteak beste, prentsako, gastronomiako eta ardoen arloko ordezkarientzat, operadore turistikoentzat eta sektoreko adituentzat. José Múñoz Contreras Munichen dagoen Espainiako Turismo Bulegoko zuzendaria ere aurkezpenean izan zen.

Ardo-dastatzea ere egin zuten eta, han, Chivite upategiko "Gran Feudo" Chardonnay ardo zuria, Inurrieta upategiko "Mediodía" ardo gorria eta Ochoa upategiko "Tempranillo Crianza" ardo beltza dastatu zituzten.

Bestalde, pintxoak dastatzean ez zen falta izan "Navarrico" pintxo famatua; egitura klasikoko pintxoa da eta baguette ogi zati batean alkatxofak eta pikillo piperrak ditu, besteak beste.

Ekitaldi hori Nafarroako 2011ko Turismo Gastronomikoaren Planaren barruan egin da. Munichen egindakoa, aurten, Alemanian, Kultura eta Turismo Departamentuak burutzen duen bigarren jarduera da. Joan den apirilean Berlingo ITBn izan zen Alemaniako merkatuan produktu turistikoak aurkezten.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa