(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lankidetza-akordioa sinatu dute Noaingo akueduktua argitzeko ostirala, 2011.eko maiatzak 20


Autovía del Pirineo, SA sozietate emakidadunak lanak 300.000 eurorekin finantzatuko ditu


Corpas kontseilaria, Alba kontseilaria, Miguel José Reta Noaingo alkatea eta Santos Sanz Aparicio Autovía del Pirineo SA sozietateko zuzendari nagusia. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Miguel José Reta Elizari Noaingo alkateak eta Santos Sanz Aparicio Autovía del Pirineo SA sozietateko zuzendari nagusiak hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Horren bidez, Pirinioetako Autobia eraikitzeari lotutako kultura izaerako jardunak ezarri dira. Hitzarmenaren bidez, Noaingo Akueduktuan argiak jartzeko lanak arautuko dira. Lanak 300.000 eurorekin finantzatuko dira eta Noaingo Udalak-Elortzibarrek gauzatuko ditu.

A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko lan publikoen emakida-kontratuaren 66. klausulan ezarritakoaren arabera, Autovía del Pirineo, SA sozietate emakidadunak "Autobiaren inguruan kultura-lanak eta/edo apaindura- eta arte-osagaiak finantzatu beharko ditu, 1.099.043,84 euroren truke".

Zenbateko horrekin, Noaingo akueduktua argiztatzeaz gain, Eslabako Santa Criz erromatar hiriko indusketa arkeologikoak finantzatu eta Irunberriko Las Cabras zubia zaharberrituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa