(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Navarra, de casa en casa" erakusketa Gasteizen ikusgai dago maiatzaren 30era arte ostirala, 2011.eko maiatzak 20


Foru Komunitateko historiari, arteari, ondareari, gastronomiari, paisaiari eta tradizioei buruzko argazkiak biltzen ditu


"Navarra, de casa en casa" Gasteizen ikusgai dago maiatzaren 30era arte, Zuberoa plazako 1. zenbakian kokatutako Iparralde zentro zibikoan. Espazio hori astelehenetik igandera irekita dago, 8:00etatik 22:00etara.

Erakusketa atzo inauguratu zuten, eta ekitaldian "Añoranzas" abesbatzak parte hartu zuen. Inaugurazio-ekitaldian Patxi Lazcoz Gasteizeko alkateak eta Gloria Sánchez Gobernuak Araban duen ordezkariordeak parte hartu zuten, baita probintziako beste agintari politiko, militar eta kultural batzuek ere.

Erakusketa Foru Gobernuak eta Nafar Etxeen Federazio Nazionalak antolatu dute. Horretan, Foru Komunitateko historiaren, artearen, ondarearen, folklorearen, gastronomiaren, paisaiaren, tradizioen eta jaien alderdi aipagarriak jaso dira. Horrez gain, Nafarroarako garrantzitsuak diren sektoreei buruzko irudiak daude, hala nola teknologia berrienak eta energia berriztagarrienak, baita arkitektura berriari buruzko irudiak ere.

Koloreetako 25 argazki dira, Manuel Hidalgo Nafarroako kazetariaren "Navarra, una invitación al futuro" liburuko guztien artean hautatuak. Argazkien egileak Patxi Úriz eta Villar López Nafarroako argazkilariak dira.

Irudietan hurrengo hauek ikus daitezke: Villamayor de Monjardíneko iturri zaharra edo mairuena, Done Jakue Bideko erromesaldia, Ituren eta Zubietako inauterietako joaldunak, Leireko Monasterioa, Erriberriko Jauregia, Lokiz mendilerroa eta Allin, Errege Bardeak, Iruñeko Oblatas zubia, txupinazoa, yoga, entzierroa kaleetan eta aire-errotak.

Era berean, Nafarroako Foruen monumentua, Gares, Uxue, Baztan, Oteiza Fundazioa-Museoa, erromeriak, Nafarroako Unibertsitatearen campusa, Tutera, Pilón izeneko entzierroa Faltzesen, pilota, Arrotxapeako igogailua Iruñean, Nafarroako Parlamentua eta Foru Komunitatearen hiriburuko hirigune zaharrean dagoen osasun-zentroa agertzen dira.

Irudi bakoitzaren ondoan panel irregularra agertzen da, edukia azaltzen duen testu labur batekin. Testu hori irudian agertzen denarekin zuzenean lotutako profesionalek idatzi dute.

Erakusketa bi bideorekin osatzen da. Bata "Navarra, pasión por el rojo" da, eta bestea, 3D formatuan, San Fermin jaiei buruzkoa. Horrez gain, Foru Gobernuak argitaratutako liburuak daude, besteak beste, "Navarra, una invitación al futuro".

Erakusketa ibiltaria Iruñean egon zen lehenengo, eta ondoren, Tuteran, Bartzelonan eta Zaragozan egon da. Aurreikuspenen arabera, datozen hilabeteetan beste probintzia-hiriburu batzuk bisitatuko ditu, hala nola Burgos, Santander, Bilbo, Sevilla eta Madril, baita Nafarroako beste herri batzuk ere, besteak beste, Tafalla, Erriberri, Zangoza eta Lizarra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Cartel de la exposición "Navarra de casa en casa"
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa