(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurizberriko industrialdea handitzea onetsi da eta, horri esker, Urrobin enpresen eta zerbitzuen erabilera anitzeko zentro bat egin ahal izango dute astelehena, 2011.eko maiatzak 23


Nafarroako Gobernuak 8.970 metro koadroko industrialdea handitzeko behar den PSISen aldaketa onetsi du gaur


Urrobiko enpresen erabilera anitzeko zentroa izango denaren irudia

Urrobiko enpresen erabilera anitzeko zentroa izango denaren irudia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Aurizberriko Industrialdea" Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onetsi du gaurko saioan. Aldaketa horren xedea, industrialdea 8.970 metro koadro aldatzea da eta, hala, Erro eta Aezkoa ibarretan enpresen eta zerbitzuen erabilera anitzeko zentro bat egingo dute. Jarduera burutu ondoren, industrialdeak 133.044 metro koadroko azalera izango du.

Nafarroako Gobernuak, Nasursa sozietate publikoaren bidez, erabilera anitzeko zentroaren proiektua egiteko lehiaketarako deialdia egin zuen 2010eko maiatzean. Proiektua 1.500 metro koadroko eraikina egitea izan zen. Aurkeztu ziren 45 proiektuetatik "Pirineando" proiektua atera zen garaile, Iruñeko Pereda Pérez Arquitectos estudioarena hain zuzen ere. Proposamenean, bertako memoriari euste aldera, inguruko tipologia tradizionalarekin koherentea den diseinua aurkeztu dute eta lokalak edo bulegoak eta nabeak edo biltegiak jartzeko lekua ere agertzen da. Eraikinaren egitura hormigoi prefabrikatuzkoa da eta kontrol bukaerako sistema eta energia-neurri pasiboak ditu.

Erabilera anitzeko zentroaren obrak hemendik gutxira esleituko direla aurreikusi da, obrak uda honetan egiten has daitezen.

Erabilera anitzeko zentro hau antzeko beste bi eraikin sustatu diren aldi berean sustatu dute. Burgin eta Izizen jarriko dituzte eta Erronkari eta Zaraitzu ibarreta eskainiko dituzte zerbitzuak. Erabilera anitzeko zentroak eraikitzea Pirinioetako Planeko toki erakundeen eskarietako bat da. Zentroa egiteko arrazoia modu sakabanatuan eskaintzen ari diren edo oraindik inguruan ez dauden zerbitzuak bateratzeko lekurik ez dagoelako izan zen.

Burutzen diren lokalek bulego profesionalak, biltegiak eta nabeak izango dituzte, baita guztiek erabiltzeko guneak ere, eta horiek, premien arabera, bileretarako edo prestakuntzarako gela gisa prestatu ahal izango dira. Erabilera anitzeko zentroan kokatu nahi diren ekintzaile edo enpresei zerbitzu komunak (garbiketa, telekomunikazioak, e.a.) izateko aukera eskainiko zaie, hala, mantentze-lanen kostuak aurreztu ahal izango dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa