Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eguerdian Leirera joango dira, Nafarroako errege-erreginei egiten zaien omenaldian parte hartzeko
Asturias eta Vianako printze-printzesak, 2010eko saridunekin
Felipe eta Letizia Asturias eta Vianako printze-printzesak "Vianako Printzea" Nazioarteko Sariak (kulturaren, elkartasunaren eta mendekotasunaren arretaren modalitateetan) emateko ekitaldiaren buru izango dira datorren maiatzaren 31n. Ekitaldia 19etan izango da Iruñean, Baluarte Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditoriumean, eta mila gonbidatutik gora hurreratuko dira.
Horren aurretik, printze-printzesak Leireko monasteriora joango dira Nafarroako errege-erreginei egin ohi zaien omenaldian parte hartzeko. Erlijio-ospakizuna Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak, Juan Manuel Apesteguía Martínez Leireko abade mitradunak eta gainerako apaiz beneditarrek egingo dute.
"Vianako Printzea" Sarien aurtengo edizioa nazioarteko proiekzioa duen bigarrena da. Hauek dira hiru kategorietako saridunak:
Kulturaren Vianako Printzea Saria: Faustino Menéndez-Pidal de Navascués, Espainiako heraldista ospetsuenetakoa eta esparru hispanoamerikarrean diziplina horren berritzaile nagusia dena.
Elkartasunaren Vianako Printzea Saria: Manuel Elkin Patarroyo, 30 urtetan baino gehiagotan batez ere garatze bidean dauden herrialdeak astintzen dituzten gaixotasunetarako konponbideak bilatzen aritu delako, txertoak lortuta, bereziki malariari aurre egiteko.
Elkartasunaren Vianako Printzea Saria: Manuel Elkin Patarroyo, 30 urtetan baino gehiagotan batez ere garatze bidean dauden herrialdeak astintzen dituzten gaixotasunetarako konponbideak bilatzen aritu delako, txertoak lortuta, bereziki malariari aurre egiteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen