(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,3 milioi euroko gastua onetsi dute nekazaritzako elikagaien industria modernizatzeko astelehena, 2011.eko maiatzak 23


Diru-laguntza horrek 10,7 milioiko inbertsio pribatuak finantzatuko ditu, nekazaritzako elikagaien eta akuikulturako enpresen balio erantsia hobetzeko


Nafarroako Gobernuak 2.340.243 euroko gastua emateko konpromisoa baimendu du gaurko saioan. Horri esker, nekazaritzako elikagaien 22 enpresari 10,7 milioi euroko inbertsiodun proiektuak finantzatzen lagunduko zaie.

Gastua 2012 (559.506 euro) eta 2013 (1.780.737 euro) ekitaldietan gauzatuko da.

Inbertsio proiektuek bost kontzeptu dituzte oinarri:

- Nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea.

- Nekazaritzako elikagaien enpresetan inbertsio txiki eta ertainak egitea produktuak eraldatu eta merkaturatzeko.

-Nekazaritzako elikagaien enpresa handietan enpresa inbertsioa egitea.

-Akuikulturan inbertsioak egitea arrantzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko. 

Laguntzak enpresek inbertsioak gauzatu aurretik ematen dira, abiaraztea errazteko; hala ere, inbertsio obrak ziurtatu ondoren ordainduko dira. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa