(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 9 milioitik gorako gastua baimendu du nekazaritza-ustiategiak modernizatzeko astelehena, 2011.eko maiatzak 23


Laguntzak 2012. eta 2013. urteetan gauzatuko dira eta horien bidez 22,5 milioi eurotik gorako inbertsio pribatuak lagunduko dira


Nekazaritza-ustiategia

Nekazaritza-ustiategia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, nekazarizta-ustiategiak modernizatzen laguntzeko gastua baimendu du, 9.217.562 euro guztira.

Laguntza horien bidez 128 laguntza-espediente artatuko dira, inbertsio pribatuko proiektuei dagozkienak, 22.504.357 milioi euro guztira. Gastua 2012ko (3,68 milioi) eta 2013ko (5,53 milioi) ekitaldietan gauzatuko da.

Diru-laguntzak ustiategiaren errendimendua hobetzeko erabiliko dira, ustiategi horien produktibitatea handituz, eta hondakinen tratamendurako sistemak eta ustiategiaren jasangarritasuna eta langileen segurtasuna eta bizi-kalitatea handitzeko prozedurak ezarri edo hobetuko dira. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren ehunekoa inbertsioaren %60koa izan daiteke, baina batez besteko laguntza %40koa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa